Gizarteari kontu emateko ehuren adierazle-sistema 23.05.11
Posted by consejosocialupvehu in indicadoresOLD.trackback
GIZARTEARI KONTU EMATEKO EHUREN ADIERAZLE-SISTEMA
2009n, Gizarte Kontseiluak “Gizarteari kontu emateko EHUren adierazle-sistema” abiarazi zuen. Sistema horrek, 20 adierazle oinarrizkoren bitartez, unibertsitatearen errealitatea aztertzen du.
Helburua gizarteari honako gai hauek jakinaraztea da: EHUren emaitzak, ekarritako balioa eta helburuen betetze-maila. Horrez gain, unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatzen du, antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitate batzuen jarduerarekin erkatuz.
Sistemak EHUren irudi leiala erakusten du zortzi alor nagusitan: ingurunean, ospean, sartze-mailan, prestakuntzan, ingurunerako egokitzapenean, ikerketan, hizkuntza-normalizazioan eta gizarte-erantzukizunean.
20011KO AZKEN TXOSTENA
2011ko Azken Txostenean kontuan hartu da Unibertsitate Kontseiluaren eta Unibertsitate Politikaren Konferentzia Orokorraren proposamen irekia, eta adierazleen berrikuspena egin da. Aurreko adierazle-sortako hiru adierazleren ordez, hiru item berri gehitu dira:
- “Lehen eta bigarren zikloetan matrikulatutako ikasle atzerritarren tasa” itemak “EAEko biztanleek EHUri buruz duten iritzia” ordeztu du.
- “Master ofizialetan atzerriko unibertsitateetatik etorritako ikasleen tasa” itemak “Doktoretza egiten ari diren eta atzerriko unibertsitateetatik etorri diren ikasleen tasa” ordeztu du.
- Patente-eskaerei buruzko adierazlea berriro definitu da, eta hauxe da: “Patente-eskaerak, milioi biztanleko”. Horrela, Unibertsitate Kontseiluaren eta Errektore Konferentziaren proposamenarekin bat dator.
Emandako informazioaren jarraipen sistematikoa eginez, Kontseiluak aukera izango du EHUk denboran izandako hobekuntza-maila egiaztatzeko.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.