GIZARTE KONTSEILUAK EHU BAZKIDE GISA ONARTU DU CICtourGUNEN 5.10.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.trackback
Gaur, Bilbon ospatu den EHUko Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurak onartu du Euskal Herriko Unibertsitateak Turismoko Kooperazio-ikerketarako Zentroan (CICtouGUNE) parte hartzea. Zientzia eta teknologia arloko azpiegitura horrek ezagutza bikaintasuna sortzea du xede, eta turismoaren industria ezagutzaren sektore bihurtzea, teknologiaren transferentzia sustatzea eta ikerketaren emaitzak merkatuan erabiltzeko eta sektoreari lehiakortasun are handiagoa ematea ditu helburu.
Euskal Herriko Unibertsitatea zentro horren bazkide izateak harreman egonkorreko programetan parte hartzea eragingo du eta, ondorioz, turismo arloan ikerketa estrategikoko parte hartzea sustatuko du, ikerketa-gaitasuna areagotuko du eta ezagutzak sektorera transferituko ditu, CICtourGUNEra, bereziki.
Ikerketa zentro horrek egun 20 pertsona ditu lanean, eta hainbat enpresatan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Saretik datozen ikerlarien gaitasun zientifikoak eta teknologikoak eta bere jarduera-lerroetan kolaboratzen duten Herri Administrazioaren laguntza ditu.
Kontseiluaren Osoko Bilkurak “Giza Zientziak (Esperientziaren Gela)” graduaurreko tituluaren tasak onartu ditu 2011-2012 ikasturterako.
Azkenik, Osoko Bilkurak EHUk eskatutako hainbat aldaketa onartu ditu aurrekontuetan eta irakasleei eta ikerlariei esleitutako hainbat ordainsariren aldaketen inguruan ebatzi du.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.