HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAK GIZARTE KONTSEILUARI AURKEZTU DIO 2008KO UPV/EHUKO FISKALIZAZIOAREN TXOSTENA 18.11.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.trackback
• HKEEren arabera, Unibertsitateak modu egokian bete ditu bere jarduerak arlo horretan erregulatzen dituzten legezko arauak
• Martínez Churriaquek salbuespen batzuk zehaztu zituen hainbat kapitulutan
• UPV/EHUk kontuak eman dizkio Kontseiluari, 2010. ekitaldiko Txosten Ekonomiko Ikuskatua aurkeztuta.
Tribunal Vasco de Cuentas / Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteak, José Martínez Churriaquek, gaur UPV/EHUko Gizarte Kontseiluari aurkeztu dio 2008. ekitaldiko Fiskalizazioaren Txostena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko finantza- eta ekonomia-jarduerei buruzkoa. Epaitegiko presidenteak esan duenaren arabera, Unibertsitateak modu egokian bete ditu bere jarduerak arlo horretan erregulatzen dituzten legezko arauak.
Txostenaren aurkezpenean, aurrekontuari, langile-gastuei eta administrazio-kontratazioari buruzko salbuespen batzuk zehaztu ditu Martínez Churriaquek. Halaber, Kontseiluaren Osoko Bilkurari aurkeztu zaion txosten horrek atal bat dauka 2006-2010 aldirako Inbertsioen eta Azpiegituren Urte Anitzeko Planari buruzkoa. Atal horretan ondorio batzuk azpimarratu dira Planaren aldaketen, finantzazioaren eta administrazio-kontratazioaren inguruan.
Kontuak ematea. 2010eko Txosten Ekonomikoa
Bestalde, Unibertsitateak Gizarte Kontseiluari kontuak emateko prozesuaren barnean Osoko Bilkurak onartu egin du UPV/EHUko 2010eko Txosten Ekonomiko Ikuskatua. Aldi berean, Osoko Bilkurak gomendio batzuk eman ditu datozen ekitaldietara begira. Besteak beste, honako hauek dira nabarmentzekoak:
• Soberakin guztien azterketa zehatza egitea
• Dagokien erakundeen aurrean beharrezko kudeaketak egitea, ordaintzeke dauden diru-laguntzak onar ditzaten.
Bestelako hitzarmenak
Era berean, Kontseiluak aurrekontu-aldaketa batzuk onartu ditu, eta Ikasketa Osagarrien bost ikastaroren prezioak baliozkotu ditu, beste gai batzuen artean.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.