GIZARTE KONTSEILUAK ONETSI DU ELGOIBARKO TXANDAKAKO INGENIARITZA ESKOLA UPV/EHURI ATXIKITZEA 14.12.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.trackback
UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak gaurko bileran (Bilbon) onetsi du Elgoibarko Txandakako Ingeniaritza Eskola, Formación Técnica de Maquina Herramienta / Makina Erreminten Hezkuntza Teknikorako Fundazioaren mendekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitzea.
Atxikipen hori onartzeko erabakia proposatu zuen Unibertsitateko Gobernu Kontseiluak. Izan ere, 2011ko urriaren 13an, Gobernu Kontseiluak onartu zuen Elgoibarko Txandakako Ingeniaritza Eskola UPV/EHUri atxikitzeko hitzarmena. Erabakian gogorarazi dute ikasleak ordezkatzeko arauak egokitu behar direla UPV/EHUri atxikitako ikastegien arautegian ezarrita daudenetara.
Ikasketa osagarrien ikastaroa
Era berean, Kontseiluak onartu du “Ahozko patologiaren diagnostiko eta tratamendua” ikasketa osagarrien ikastaroaren matrikula-prezioa, eta 1.400 eurokoa da. Horrez gain, Kontseiluaren Oso Bilkuraren 2012ko bileren egutegia onartu du. 2012an, zortzi bilera egingo ditu honako egun hauetan:
• otsailaren 1ean
• martxoaren 7an
• maiatzaren 9an
• ekainaren 13an
• uztailaren 11n
• urriaren 3an
• azaroaren 14an
• abenduaren 12an
Bilera berean, Gizarte Kontseiluak IV. deialdiari dagozkion ordainketa-osagai gehigarriak, irakasle eta ikertzaileei esleitzekoak, eztabaidatu eta hainbat erabaki hartu ditu. Horrekin batera, esleipen batzuk berriro egitea eta aurreko deialdiei lotutako ebazpen batzuk betearaztea onetsi du.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.