jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAREN OSOKO BILERAN EHU-KO IKASKETA OSAGARRIEN ZORTZI IKASTAROREN MATRIKULA-PREZIOAK ONARTZEN DIRA 16.05.13

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2013.
trackback

Gizarte Kontseiluak, gaur Bilbon egin den osoko bileran, Asier Aloria Sánchez lehendakari berriak zuzendu duenean, ikasketa osagarrien zortzi ikastaroren matrikula-tasak onartu ditu.
Iñigo Urkullu Lehendakariak izendatu zuen Asier Aloria Gizarte Kontseiluko lehendakari, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko sailburu Cristina Uriartek hala proposatuta, pasa den apirilaren 25ean. José Manuel de la Sen ordezkatzen du karguan.
Asier Aloriak 41 urte ditu, industria-ingeniaria da enpresa-antolaketako espezialitatean, eta Bilboko Industria Ingeniaritzako Goi Mailako Eskolan ikasi zuen. Ibilbide profesionala aholkularitzaren esparruan hasi zuen eta, ondoren, Confebask-eko prestakuntza-sailean jardun zuen; han, EAEko eta Europako zenbait proiektu garatzen eta kudeatzen parte hartu du. Gaur egun Confebaskeko prestakuntza-zuzendaria da, orobat gizarte-partaidetzako zenbait organotako kide, hala nola Lanbide Heziketako Euskal Kontseilukoa, Lanbideko Administrazio Kontseilukoa, Hobetuzekoa (lehendakari izan zen 2011 eta 2012 artean), Euskadiko Eskola Kontseilukoa eta Lanbide Heziketako Kontseilu Orokorrekoa.
Gizarte Kontseiluaren osoko bileran onartu diren ikasketa osagarriko ikastaroen prezioak honako hauek dira:

  • “Functional Traits in Ecology”. 2 ECTS kreditu 45 euro / kreditu
  •  Disekzio anatomikoa: hilotzak disekzionatuz anatomia ikastea (2. edizioa). 4 ECTS kreditu 114 euro / kreditu
  •  Ingurumen-zuzenbide orokorra eta berezia. 9 ECTS kreditu 20 euro / kreditu
  • Kapital-zuritzea saihestea. 2 ECTS kreditu 130 euro / kreditu
  • Aktibismoa giza eskubideetan: giza eskubideak defenditzeko gizartearen eskura dauden tresnak. 3 ECTS kreditu 35 euro / kreditu
  • Begirada feminista: Datu kuantitatiboen iturriak aztertzea eta adierazleak eraikitzea. 2 ECTS kreditu 40 euro / kreditu
  • Emulsion Polymerization Processes (3. edizioa). 2,65 ECTS kreditu; 509,43 euro / kreditu
  • Nazioarteko praktiken programa aurreratua. 10 ECTS kreditu; 1,50 euro / kreditu

Gainera, saio berean, osoko bileran zenbait aurrekontu-eragiketa onartu dira.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: