jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHUK TEKNIKER FUNDAZIOAN PARTE HARTZEA ONETSI DU 14.11.13

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2013.
add a comment

Gaur ospatu den UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren Bilkurak Euskal Herriko Unibertsitateak Tekniker Fundazioaren Patronatuan parte hartzea onetsi du. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua ikerkuntza zientifikoko jarduerak sustatu eta garatzea eta Euskadin garapen teknologikoa garatzea da.

TEKNIKER IK4 Aliantza Teknologikoaren barruan dagoen zentroa da (Ceit, Cidetec, Gaiker, Ikerlan eta Vicomtech zentroekin batera) eta mekatronikan, fabrikazioen teknologietan eta mikroteknologietan espezializatutako zentroa da, hau da “Manufacturing” edo “Diseinu eta ekoizpen industrialean”. Zentro teknologikoak produktu industrialak eta kontsumokoak diseinatzen egiten du lan funtsean; marruskaduraren, higaduraren eta lubrifikazioaren ondoriozko arazoen konponketan; informazioko teknologien eta komunikazioak fabrikara barneratzean, eta doitasun handiko teknologietan, miniaturizazioan eta mikro/nanoteknologietan.

Ikerketa osagarriak

Horrez gain, Kontseiluak “Ezintasuna eta autonomia pertsonalari laguntzeko teknologia” ikasketa osagarriak burutzeko ikastaroaren tasa akademikoak onartu ditu, hiru hilabete iraungo dituena, eta ECTS bederatzi kreditu dituena. Matrikularen prezioa 34,03 euro/kreditua finkatu da.

Bestetik, aurrekontuen hainbat aldaketa onetsi ditu Bilkurak eta baita 2013 urteko lehenengo hiru hilabeteei dagozkien Gizarte Kontseiluaren informazio finantzarioaren egoerei ere.

Azkenik, Néstor Eriz sartu da Gizarte Kontseiluan Confebask-en ordezkari gisa, azken bi urteotan Kontseiluan aritu diren euskal erakundearen hiru ordezkarietako bat izan den Federico San Sebastiánen ordez.


GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHUko 2012ko KONTABILITATE-EGOERAK ONETSI DITU 14.10.13

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2013.
add a comment

Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak onetsi ditu UPV/EHUren 2012ko aurrekontuen kontabilitate-egoerak. Ekitaldia 1,2 milioi euroko superabita zegoela itxi zen. Unibertsitate publikoak unibertsitateko gobernu-organoari aurkeztu dio ekonomiari eta finantzaketari buruzko informazio hori, gizarteari kontuak emateko prozesuaren esparruan.
Era berean, Kontseiluak,10 kreditu baino kreditu gutxiagoko ikastaroetarako ezarritakoa betetzeko, ikasketa osagarrien 12 ikastaroren prezioak baliozkotzea erabaki du. Ikastaro horiek UPV/EHUko Doktorego Azpibatzordeak onartu ditu. Ikastaroei buruzko zehaztapenak:

  • “Fatxada arinak: eraikitzea, obratzea eta segurtasuna” (4. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
  • “Fatxada arinak: energia-eraginkortasuna eta berrikuntza” (4. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
  • “Fatxada arinen diseinua” (2. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
  • “Fatxada arinen kalkulua” (2. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
  • “Bioerabilgarritasuna eta biobaliokidetasuna”. 300,00 € (100,00 euro kredituko; 3 kreditu)
  • “Ikastaro teoriko-praktikoa: Plexu brankialari egokitutako anestesia lokala eta erregionala”. 50,00 € (12,50 euro kredituko; 4 kreditu)
  • “Interpretazioa I” (7. edizioa). 585,00 € (75,00 euro kredituko; 7,8 kreditu)
  • “Performancea eta mugimendua” (7. edizioa). 577,50 € (75,00 euro kredituko; 7,7 kreditu)
  • “Eszena-eremua” (7. edizioa). 480,00 € (75,00 euro kredituko; 6,4 kreditu)
  • “Interpretazioa II” (7. edizioa). 180,00 € (75,00 euro kredituko; 2,4 kreditu)
  • “Erlijioaren didaktika” (2. aldia) 200,00 € (25,00 euro kredituko; 8 kreditu)
  • “CAE. Ikastaro Aurreratua: Elementu Finituen Bidezko Simulazioa, Kalkulua eta Ingeniaritza” (15. edizioa). 500,00 € (35,7143 euro kredituko; 14 kreditu).

Bilera berean, osoko bilkurak aurrekontu-aldaketa batzuk onartu ditu, eta Gizarte Kontseiluaren finantzaketa-informazioaren egoerak, 2013ko lehenengo seihilekoari buruzkoak, aztertu ditu.
Osoko Bilkurara lehendabizi etorri dira Armando Llanos, Arabako Batzar Nagusien izenean; eta Jon Ander Aguirrechu, Unibertsitateko ikasleen ordez. Haiekin batera, aurreko bileretan beste bi kontseilukide berri gehitu ziren Gizarte Kontseiluan: Aurkene Astibia, Gipuzkoako Batzar Nagusien ordezkaria; eta Carlos Pereda, Confebask-en ordezkaria. Bileraren amaieran, osoko bilkurak Paulino Corcuera UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko Gizarte Kontseiluaren ordezkari izendatu du.


UPV/EHU-KO GIZARTE KONTSEILUAK 2013KO AURREKONTUA ONARTU DU. AURREKONTUA 392,9 MILIOIKOA DA, 2012KOA BAINO % 9,34 TXIKIAGOA 23.07.13

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2013.
add a comment

Gaur, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak bilera izan du Bilbon, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen 2013ko ekitaldiko aurrekontua onartu du. Aurrekontua 392,9 milioi eurokoa da, hots, aurreko ekitaldikoa baino % 9,24 txikiagoa (2012koa 432,9 milioi eurokoa izan zen).
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabaki hori hartu du, UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak ekainaren 20an onartu zuen Aurrekontu Proiektua eta Gizarte Kontseiluko Ekonomia eta Finantza Batzordeak Proiektu horri buruz egin zuen txostena aztertu ondoren. Aipatutako txosten horretan Batzordeak berritasun nagusiak eta kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza jaso ditu, bai eta zenbait alderdi hobetzeko gomendio batzuk eman ere.
Kapituluen araberako azterketan egiaztatu da UPV/EHUk honako diru-esleipen hauek egingo dituela:

•Langile-gastuetan 288,29 milioi euro (I. Kapituluan); kopuru osoaren % 73 eta 2012an baino % 4,15 gehiago.
•Gastu arruntetan 76,22 milioi euro (II. Kapituluan); kopuru osoaren % 19,4 eta aurreko urtean baino % 23,72 gutxiago.
•Inbertsioetan 23 milioi (VI. Kapituluan); aurrekontuaren % 5,86; 2012ko kopuruarekin erkatuta, % 54,11 jaitsi da.
•Gainerakoa, kopuru osoaren % 1,38, honako hauetan erabili da: finantza-gastuetan, diru-laguntzetan eta Gizarte Kontseiluan. Gizarte Kontseiluaren aurrekontua 215.402 eurokoa da: 2012koa baino % 39,45 txikiagoa eta 2011koa baino % 60,2 txikiagoa.

tablaNotaPrensa

Doktorego-programak
Kontseiluak Autonomia Erkidegoari 99/2011 Errege Dekretuari egokitutako doktorego-programen eskaintza zabalaren aldeko txostena helaraztea erabaki du. Eskaintzak barne hartzen ditu Zientziari buruzko 15 programa, Osasun Zientziei buruzko 10, Ingeniaritzari eta Arkitekturari buruzko 15, Gizarte Zientziei eta Zientzia Juridikoei buruzko 16 eta Arteari eta Humanitateei buruzko 9.
Halaber, Osoko Bilkurak graduondoko 43 berezko tituluren, 2 graduren, ikasketa osagarrien 6 ikastaroren eta Giza Zientzien gradu-aurreko berezko tituluaren tasa akademikoak zehaztu ditu. Lehenengoen artean, 6 berezko titulu berriak dira, 12 tituluren prezioa aldatu da, eta 25 tituluk aurreko ikasturteko tasak dituzte. Graduko ikasketen prezioa ez da aldatu. Ikasketa osagarriei dagokienez, 6 ikastaro berriak dira, eta tasak 250 eta 2.880 euro bitartekoak dira ikasturteko. Azkenik, Kontseiluak Giza Zientzien gradu-aurreko tituluaren tasak zehaztu ditu, eta 12 euro kreditukoak dira.

Lankidetza-bekak
Bestalde, Bilkurak bilera berean honako hauek ere onartu ditu:

•Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea “Asociación KICAgeing” elkarteari atxikitzea. Elkartearen xedea Europako hegoaldean osasunari eta zahartzeari buruzko Knowledge and Innovation Communities (KIC) ezartzea Estatuan sustatzea da.
•Bilboko Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskola zaharraren eraikina zerbitzu publikotik kendu eta Bizkaiko Foru Aldundiari itzultzeari oniritzia eman dio.
•Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak aintzatetsi dituen ikerketa-taldeen puntu-sailkapenari erreparatuta, 6 lankidetza-beka eman ditu. 2013-2014. ikasturteko bekak dira, eta deialdia Hezkuntza Ministerioak antolatu zuen. Laguntza jaso duten sailak honako hauek dira: Kimika Organikoa I, Kimika Analitikoa, Neurozientziak, Ekonomia Analisiaren Oinarriak I, Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia eta Komunikazioen Ingeniaritza.

Azkenik, Gizarte Kontseiluak aurrekontuetan zenbait aldaketa egitea onetsi du, baita irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarriei buruzko ebazpenak betetzeari buruzko hainbat erabaki hartu ere.