GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHUK TEKNIKER FUNDAZIOAN PARTE HARTZEA ONETSI DU 14.11.13
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2013.trackback
Gaur ospatu den UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren Bilkurak Euskal Herriko Unibertsitateak Tekniker Fundazioaren Patronatuan parte hartzea onetsi du. Irabazi asmorik gabeko erakunde horren helburua ikerkuntza zientifikoko jarduerak sustatu eta garatzea eta Euskadin garapen teknologikoa garatzea da.
TEKNIKER IK4 Aliantza Teknologikoaren barruan dagoen zentroa da (Ceit, Cidetec, Gaiker, Ikerlan eta Vicomtech zentroekin batera) eta mekatronikan, fabrikazioen teknologietan eta mikroteknologietan espezializatutako zentroa da, hau da “Manufacturing” edo “Diseinu eta ekoizpen industrialean”. Zentro teknologikoak produktu industrialak eta kontsumokoak diseinatzen egiten du lan funtsean; marruskaduraren, higaduraren eta lubrifikazioaren ondoriozko arazoen konponketan; informazioko teknologien eta komunikazioak fabrikara barneratzean, eta doitasun handiko teknologietan, miniaturizazioan eta mikro/nanoteknologietan.
Ikerketa osagarriak
Horrez gain, Kontseiluak “Ezintasuna eta autonomia pertsonalari laguntzeko teknologia” ikasketa osagarriak burutzeko ikastaroaren tasa akademikoak onartu ditu, hiru hilabete iraungo dituena, eta ECTS bederatzi kreditu dituena. Matrikularen prezioa 34,03 euro/kreditua finkatu da.
Bestetik, aurrekontuen hainbat aldaketa onetsi ditu Bilkurak eta baita 2013 urteko lehenengo hiru hilabeteei dagozkien Gizarte Kontseiluaren informazio finantzarioaren egoerei ere.
Azkenik, Néstor Eriz sartu da Gizarte Kontseiluan Confebask-en ordezkari gisa, azken bi urteotan Kontseiluan aritu diren euskal erakundearen hiru ordezkarietako bat izan den Federico San Sebastiánen ordez.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.