GIZARTE KONTSEILUAK EHU-KO AURREKONTUA ONARTZEN DU 2015ERAKO, ETA 396,55 MILIOI EUROTAKOA DA, IAZKOA BAINO %0,26 GEHIAGO 22.04.15
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.trackback
Gaur, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak ez-ohiko bilera izan du Bilbon, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2015. urterako aurrekontua onartu du. Aurrekontuak 396,55 milioi ditu, hots, aurreko ekitaldian baino % 0,26 gehiago (2014koa 395,53 eurokoa izan zen).
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak aipatutako zenbaketak onartu ditu, honako hauek aztertu ondoren: batetik, martxoaren 12an UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen Aurrekontu Proiektua eta, bestetik, Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantza Batzordeak Proiektu horri buruz igorri duen txostena. Aipatutako txosten horretan Batzordeak, berritasun nagusiak aztertu ondoren, kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza jaso ditu, bai eta zenbait alderdi hobetzeko gomendio batzuk egin ere.
Kapituluen araberako azterketan jasota dago UPV/EHUk honela antolatuko dituela diru-partidak:
- Langileen gastuetarako (I. Kapitulua) 302,22 milioi euro: % 76,21 guztira, eta 2014an baino % 4,04 gehiago.
- Gastu arruntetarako (II. Kapitulua) 71,29 milioi euro: % 17,98 guztira, eta 2014an baino % 7,07 gutxiago.
- Inbertsioetarako 17,91 milioi euro (VI. Kapitulua): aurrekontuaren % 4,52, 2014an baino % 17,76 gutxiago.
- Zorra amortizatzeko partida (IX. Kapitulua) 2,46 milioikoa izatetik 2,48 milioikoa izatera aldatu da; beraz, % 0,64 handiagotu da.
- Gainerakoa, aurrekontu osoaren % 0,67, honako hauetan erabiliko da: finantza-gastuetan, transferentzietan, diru-laguntzetan eta Gizarte Kontseiluan. Gizarte Kontseiluaren zuzkidura 236.877 eurokoa da, (% 0,06), eta 2014an 215.402 eurokoa izan zen, ordea.
UPV/EHUko ikastetxeak berrantolatzearen aldeko txostena
Bestetik, Gizarte Kontseiluak aldeko txostena igorri du UPV/EHUko zentroak berrantolatzeko proposamenarentzat. Orain, Autonomia erkidegora bidaliko zaio behin-betiko onar dezan. Berrantolaketa-proiektua, zeina estatutu berriak eta Unibertsitatearen Plan Estrategikoa onetsi ondoren jarri zen abian, azaroaren 27ko Gobernu Kontseiluan onartu zen, unibertsitatearen instantzia guztietan luze eztabaidatu ondoren, eta hiru campusetako 31 fakultate eta eskola 19 zentrotan berrantolatu dira, ondorioz. Horiei Master eta Doktoretza Eskola ere gehitu behar zaie.
Master ofizialak
Gainera, ANECA eta UNIBASQ entitateen dagozkion aldeko txostena lortuz gero, Hezkuntza Sailari beste 4 master ofizial barneratzea, master bat aldatzea (“Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleen prestakuntza, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzak irakastea”) eta beste zazpi kentzea proposatzea onartu du Kontseiluak. Hauek dira gehituko diren master berriak:
- Arkitektura
- Industria Antolaketaren Ingeniaritza
- Ingeniaritza Termikoa
- Pasaiaren, Ondarearen, Lurraldearen eta Hiriaren kudeaketa
Osoko bilkurak honako hauek ere onartu ditu bilera berean:
- Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen partaidetzarekin, Gizarte Zientzien eta Komunikazioko fakultateak Informazioko eta Komunikazioko Tituluak dituzten Unibertsitateen Elkartean eskaturik, zeinaren helburuak, besteak beste, fakultate horien garapena sustatzea, euren arteko eta beste herrialdeetakoekin lankidetza suspertzea, eguneratzeko azterketak bultzatzea, irakasleen eta ikertzaileen arteko harremanak sustatzea eta ikasketa-programen kalitatea hobetzea dauden.
- Ikasketa Osagarrien Ikastaroetako matrikularen prezioak baliozkotzea.
- Itsas Espezializazioko Ikastaroa. Babesteko Oinarrizko Trebakuntza.
- NX Siemens-ekin eredua egitea, muntatzea eta planoak sortzea».
- Eboluzio Organikoari buruzko hitzaldia: Aniztasun biologikoaren jatorrien ereduak egitea».
- “Ikastaro teoriko-praktikoa: Plexu lunbo-sakroari egokitutako anestesia lokala eta erregionala” .
- Itsas Espezializazioko Ikastaroa. IV Babesari buruzko Oinarrizko Trebakuntza.
- Itsas Espezializazioko Ikastaroa. V Babesari buruzko Oinarrizko Trebakuntza.
- Donostiako Giza Eskubideei buruzko ikastaroa
- Seinale bioelektrikoen tratamendua
- “Gutxieneko eskubideen, laguntzaren eta babesaren arauen 2012/29/UE Zuzentarauaren biktimen” eta “Emulsion polymerization processes course” ikasketa osagarrien ikastaroen tasa akademikoak finkatzea.
Azkenik, Bilkurak aurrekontuaren hainbat aldaketa onartu ditu,2014ko Kontseiluaren Aurrekontuaren likidazio-egoerak aztertu ditu, irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarriekin loturiko ebazpenak exekutatzeko hainbat akordio adostu ditu eta “Espainiako Unibertsitateak Nazioartera eramateko Estrategia” aztertu du, Hezkuntzako Ministerioarena, eta baita “Unibertsitatetik irteten direnen Lan-munduan txertatzea. Gizarte Segurantzan afiliatzearen ikuspegia” ere, Hezkuntzako Ministerioaren eta Gizarte Kontseiluaren Konferentziaren artean sinatutako hitzarmenaren ondoriozko lana.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.