jump to navigation

UPV/EHU-KO GIZARTE-KONTSEILUAK ORDAINSARI-OSAGARRIAK ESLEITZEA ETA FINKATZEA ONETSI DU 29.12.15

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.
add a comment

UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur Bilbon eta 2015eko iraileko deialdiari jarraiki beren merituak egiaztatu zituzten unibertsitateko irakasleentzako Ordainsari-osagarri gehigarrietako C1 eta C2 tarteak esleitzea eta finkatzea onetsi du.

Kontseiluak Unibertsitateko hiru campusetan irakasten diren Gizarte Zientzietako Unibertsitate-tituluen prezioak ere onetsi ditu (esperientzia-gelenak) eta, egoki den moduan, ikasturte akademiko honetan UPV/EHU-n irakatsiko diren 31 ikasketa osagarrietako ikastaroen tasa akademikoak ezarri edo baliozkotu ditu.

Osoko bilkura horretan bertan, Kontseiluak Donostiako “Villa Asunción” izeneko eraikineko unibertsitateko zerbitzu publikoaren desafektazioa erabaki du, baita hura Gipuzkoako Foru Aldundiari itzultzea ere, Ondarreta Pasealekuko “Centro Elbira Zipitria” zentro berria ireki zutenetik instalazioak erabat hutsik eta unibertsitaterako inolako erabilerarik gabe geratu direlako.

Azkenik, osoko bilkurak Unibertsitateak eskatutako zenbait aurrekontu-aldaketa onetsi ditu, baita erakundearen finantza-informazio egoerak ere, 2015eko irailaren 30ean.


GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 2014KO EKITALDIKO KONTUAK ONETSI DITU 23.07.15

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.
add a comment

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak onetsi ditu UPV/EHUren 2014ko aurrekontuaren kontabilitate-egoerak. Ekitaldi horretan, Unibertsitate Publikoaren behin betiko kreditua 514.800.000 eurokoa izan zen, eta kitaldiaren amaieran, 625.000 euroko superabita zuen. Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak ekonomiari eta finantzei buruzko informazio hori jakinarazi dio Unibertsitateko gobernu-organoari, herritarrei kontuak aurkezteko prozesuaren testuinguruan.

Horrez gain, oso bilkurak aztertu du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren deialdiaren bidez emandako sei lankidetza-beka banatzeko modua. Horren harira, kontuan hartu du Eusko Jaurlaritzak onartu dituen ikerketa-taldeen puntu-sailkapena, eta bekak 80 puntutik gora dituzten zenbait sailari esleitzea erabaki du. Hona hemen esleipena jaso duten sailak: Kimika Organikoa I Saila; Komunikazioen Ingeniaritza Saila; Neurozientziak Saila; Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila; Ekonomi Analisiaren Oinarriak I Saila; Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila. Horrekin batera, Kontseiluak erabaki du, sail horietako batean izangairik ez balego, hutsik geratuko litzatekeen lankidetza-beka eskatzaileen artean nota altuena duen ikasleari ematea. Izan ere, horrela jokatuko da, deialdiaren beka guztiak banatu arte.
Bestalde, osoko bilkuraren bilera berean, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak finkatu ditu 34 berezko ikasketa-ikastaroren prezioak; haietako 15 master-ikastaro dira. Hona hemen ikastarook:
• Comunicación Corporativa
• Construcción Sostenible y Eficiencia Energética
• Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua
• Cooperación Internacional y Educación Emancipadora
• Derecho Ambiental
• Derecho del Comercio Internacional
• Dirección y Gestión de Empresas
• Dolor Orofacial y Transtornos Temporomandibulares
• Emprendimiento e3
• Gestión para la competitividad empresarial
• Igualdad de Mujeres y Hombres
• Innovación Social
• Marketing y Dirección Comercial
• Patología Oral
• Tecnología Aeronáutica
Eta unibertsitate-espezialista izateko 19 ikastaro:
• Agroekologia Trantsiziorako gure bideak lantzen
• Análisis de la Geoinformación
• Asistencia a las Víctimas de Experiencias Traumáticas
• Auditoria de Cuentas
• Auditoría y Consultoría Socio Laboral
• Diseño de Moda
• Estética Dental Integrada
• Gestión Patrimonial y Banca Privada
• Hizkuntza Plangintza
• Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak
• Implantología Oral y Microcirugía
• Enpresa Arloan Nazioartekotzea
• International Election Observation and Electoral Assistance
• Itzulpengintza eta Teknologia
• Máquina Herramienta y Procesos Avanzados de Fabricación
• Medio Ambiente y Sostenibilidad
• Mendizaletasuna, Mendi Jardueren Ikasketak
• Proposamena: Detective Privado
• Zergak

Gainera, Kontseiluak erabaki du ikasketa osagarrien 8 ikastaroren prezioak ere ezartzea. Ikastaro horiek dagoeneko onartu ditu UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak. Hona hemen ikastarook:
• Prestakuntza eguneratzea I
• Prestakuntza eguneratzea II
• Alderdi juridikoak
• CAE. Elementu finitoak
• Justizia Konpontzailea
• Kudeaketa Sistemak
• Ordenagailuz lagunduriko diseinu eta fabrikazio ingeniaritza
• Atención a la diferencia

UPV/EHUk HEGAN elkartean parte hartzea
Osoko Bilkurak, halaber, onartu du UPV/EHUk Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean (HEGAN) parte hartzea. Industria-, lanbide-, teknologia- eta ikerketa-sare baten garapena bultzatzea da elkartearen xedea. Sare horrek gai izan behar du nazioarteko eta nazioko aeronautika-merkatuan lehiatzeko. Horrez gain, parte hartzen duten agenteak koordinatu nahi ditu, azpisektorea nazioartean aintzat har dezaten. Horrekin guztiarekin batera, EAEko ekonomia eta zientzia- eta teknika-garapena indartu, eta lanpostu espezializatuak sortu nahi ditu.
Bilera berean, osoko bilkurak onartu ditu aurrekontu-aldaketa batzuk, bai eta Gizarte Kontseiluaren beraren finantzaketa-informazioaren egoerak, 2015eko lehenengo seihilekoari buruzkoak, ere.


UPV/EHU-REN GIZARTE KONTSEILUAK LII-ENTZAKO ORDAINSARI OSAGARRIEN V DEIALDIRAKO PROBAREN ONESPENA 3.06.15

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.
add a comment
  • Osagarriak UPV/EHU-ren langile irakasle eta ikertzaileak eskatu ahalko dituzte, funtzionarioak eta lanerako kontratatuak
  • 2008 eta 2009 sustapenei dagozkien Graduondoko Hezkuntzari buruzko Ikerlana ere aztertu du Osoko Bilkurak
  • Graduondoko ikasketak UPV/EHU-an ikasi ondorengo hiru urteotan % 72,8 (2008) eta % 77,2 (2009) lana zuen

Bilkurak Gizarte Kontseiluak UPV/EHUn langile irakasle eta ikertzaileek (LII) eskatu ahalko dute ordainsari osagarria, Eusko Jaurlaritzaren 209/2006 Dekretuak dioena beteaz, irakaskuntzan eta ikerkuntzan euren merituak onesteko ordainsari osagarriak esleitzeari buruzkoa.
Deialdi honen bitartez, Kontseiluak Unibasq Agentziari, merituak ebaluatuko dituena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eta EAEAN-ren lan-arloko salari jakinaraziko die iragan martxoaren 23an goi epai-mahaiko sala horren ebazpena gauzatuko dela. Euskal Autonomi Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eskatu ahalko dute euren merituen ebaluazioa hura eska dezaketen irakasleek.
Deialdiak, zeinak irakasleek ordainsari osagarrietan sartzeko edo aurreko deialdietan eman dizkietenak finkatzeko epeak, modua eta bete behar dituzten baldintzak zehazten dituen, hiru mailatan sailkatzen ditu ordainsari osagarriak: A maila, bikaintasuna saritzekoa; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzen duena, eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari eskainitako lana saritzen duena.

Agustín Eizagirre, Kontseiluaren Presidente berria
Kontseiluaren Osoko Bilkura elkartu da Bilbon Agustin Eizagirre presidente duela. Apirilaren 23n izendatu zuen Agustin Eizagirre Gizarte Kontseiluaren Presidente Lehendakariak, Hezkuntza Sailburuaren gomendioz. Eizagirre, Asier Aloriak betetzen duen tokia hartu duena, Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta erantzukizun handiko karguak bete ditu hainbat enpresatan, eta ia bederatzi urte eman ditu Gipuzkoako Industria eta Nabigazioko Merkataritza Ganberan lanean, eta haren zuzendari nagusia izan zen bost urtez. Egun, kontseilaria da hainbat konpainiatan eta estrategia hedapenerako zein eragiketen kudeaketarako zein zuzendaritza nagusiko proiektuen burua dago.

2008 eta 2009 urteko graduondokoak lan-munduan sartzeari buruzko azterlana

Bestetik, Urtean behin Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak LANBIDEREn laguntzarekin egiten duen Graduondoko Ikasketen inguruko Azterlanean 2008 eta 2009 promozioak aztertu ditu Kontseiluaren Osoko Bilkurak. Txosten horretan ikusten denez, graduondoko ikasketak bukatu eta hiru edo lau urtera EHUren ikasleen % 77,2 (2009ko sustapena) eta % 72,8 (2008ko sustapena) lanean ari zen eta ia % 92k zuen lanpostu egokia, hau da, tituluari dagokiona.

Graduondoko Hezkuntzako ikasleak Lan-munduan sartzearen inguruko Azterlan horretan ikasketa horietako ikasleen langabezia-tasa 2008an % 25 eta 2009an % 21,4 zela ere azaleratu zen.  Ezagutza-eremuen arabera, enplegu maila handiena ikasketa teknikoak burutu zituztenen artean nabaritu zen (% 82,8 -2009ko promozioa- eta % 83,3 -2008ko promozioa-) eta okerrena 2008an Arteak eta Humanitateak ikasi zutenentzat zen (% 61,5) eta osasun arloan 2009an (% 75,0). Graduondokoa egin aurreko lanaren maila eta egin ondorengoa alderatzen baditugu, 2008ko promozioan maila 30,4 puntu areagotu zituztela ikusten da. 2009an, aldiz, 31,8.

Egungo lan-egoera eta aurrekoa. Ezagutza-arloaren arabera.
Banaketa ehunekotan

tabla

Azterlanean hezkuntzaren eta enpleguaren arteko erlazioaren analisia egiten da, eta baita lanpostuen kalitatearen eta egonkortasunarena eta profesionalen ordainsariena ere, besteak beste. Gizarte Kontseiluaren webgunean, http://www.gizartekontseilua.eus, ikus daiteke txosten osoa.
2007an UPV/EHUk Lanbiderekin batera abian jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Graduondoko Hezkuntzaren inguruko Azterlanak sei promozioren lan-egoera aztertu du ikasketak bukatu eta hiru urtera (2004-2009). Proiektuaren xedea graduondoko ikasketak burutu aurretik ikasleen lan egoera ikasketak bukatu eta hiru urtera zutenarekin alderatzea zen, eta baita lortutako ikasketa-maila eta betetako lanpostu mota ere. Horrez gain, inkestaren unean zuen enpleguaren ezaugarriak ikertzea eta ikasleek graduondoko ikasketei buruz zuten iritzia ezagutu nahi ziren. Baita graduondoko hezkuntzaren ondoren lanean hasii ziren ikasleen asebetetze maila eta haien helburuak bete ziren ala ez jakin nahi zen.
2013ko azaroaren eta abenduaren bitartean egin zuren 2008 eta 2009 promozioen azterlanari dagozkion inkestak. Telefonoz egin zitzaien elkarrizketa urte horietan UPV/EHUren graduondoko ikasketak bukatu zuten ikasleen % 63ari.
Bilkurak eztabaidatutako beste hainbat gai
Kontseiluaren Bilkurak ikasketa osagarrien bi ikasturteen matrikulen prezioak finkatu du (“Bitartekaritza lanak jabetza horizontalean. Gatazken prebentzioa, kudeaketa eta konponketa” eta “Aktoreen formazioa: interpretazioa, kreazioa eta performancea”) eta beste baten tasak baliozkotu ditu (“Nazioarteko praktiken programa aurreratua”. Osoko bilkura berean, Kontseiluak UPV/EHUren aurrekontuetan hainbat aldaketa egitea onartu du Kontseiluak.