GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 2014KO EKITALDIKO KONTUAK ONETSI DITU 23.07.15
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.trackback
Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak onetsi ditu UPV/EHUren 2014ko aurrekontuaren kontabilitate-egoerak. Ekitaldi horretan, Unibertsitate Publikoaren behin betiko kreditua 514.800.000 eurokoa izan zen, eta kitaldiaren amaieran, 625.000 euroko superabita zuen. Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak ekonomiari eta finantzei buruzko informazio hori jakinarazi dio Unibertsitateko gobernu-organoari, herritarrei kontuak aurkezteko prozesuaren testuinguruan.
Horrez gain, oso bilkurak aztertu du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren deialdiaren bidez emandako sei lankidetza-beka banatzeko modua. Horren harira, kontuan hartu du Eusko Jaurlaritzak onartu dituen ikerketa-taldeen puntu-sailkapena, eta bekak 80 puntutik gora dituzten zenbait sailari esleitzea erabaki du. Hona hemen esleipena jaso duten sailak: Kimika Organikoa I Saila; Komunikazioen Ingeniaritza Saila; Neurozientziak Saila; Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila; Ekonomi Analisiaren Oinarriak I Saila; Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila. Horrekin batera, Kontseiluak erabaki du, sail horietako batean izangairik ez balego, hutsik geratuko litzatekeen lankidetza-beka eskatzaileen artean nota altuena duen ikasleari ematea. Izan ere, horrela jokatuko da, deialdiaren beka guztiak banatu arte.
Bestalde, osoko bilkuraren bilera berean, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak finkatu ditu 34 berezko ikasketa-ikastaroren prezioak; haietako 15 master-ikastaro dira. Hona hemen ikastarook:
• Comunicación Corporativa
• Construcción Sostenible y Eficiencia Energética
• Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua
• Cooperación Internacional y Educación Emancipadora
• Derecho Ambiental
• Derecho del Comercio Internacional
• Dirección y Gestión de Empresas
• Dolor Orofacial y Transtornos Temporomandibulares
• Emprendimiento e3
• Gestión para la competitividad empresarial
• Igualdad de Mujeres y Hombres
• Innovación Social
• Marketing y Dirección Comercial
• Patología Oral
• Tecnología Aeronáutica
Eta unibertsitate-espezialista izateko 19 ikastaro:
• Agroekologia Trantsiziorako gure bideak lantzen
• Análisis de la Geoinformación
• Asistencia a las Víctimas de Experiencias Traumáticas
• Auditoria de Cuentas
• Auditoría y Consultoría Socio Laboral
• Diseño de Moda
• Estética Dental Integrada
• Gestión Patrimonial y Banca Privada
• Hizkuntza Plangintza
• Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak
• Implantología Oral y Microcirugía
• Enpresa Arloan Nazioartekotzea
• International Election Observation and Electoral Assistance
• Itzulpengintza eta Teknologia
• Máquina Herramienta y Procesos Avanzados de Fabricación
• Medio Ambiente y Sostenibilidad
• Mendizaletasuna, Mendi Jardueren Ikasketak
• Proposamena: Detective Privado
• Zergak
Gainera, Kontseiluak erabaki du ikasketa osagarrien 8 ikastaroren prezioak ere ezartzea. Ikastaro horiek dagoeneko onartu ditu UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak. Hona hemen ikastarook:
• Prestakuntza eguneratzea I
• Prestakuntza eguneratzea II
• Alderdi juridikoak
• CAE. Elementu finitoak
• Justizia Konpontzailea
• Kudeaketa Sistemak
• Ordenagailuz lagunduriko diseinu eta fabrikazio ingeniaritza
• Atención a la diferencia
UPV/EHUk HEGAN elkartean parte hartzea
Osoko Bilkurak, halaber, onartu du UPV/EHUk Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean (HEGAN) parte hartzea. Industria-, lanbide-, teknologia- eta ikerketa-sare baten garapena bultzatzea da elkartearen xedea. Sare horrek gai izan behar du nazioarteko eta nazioko aeronautika-merkatuan lehiatzeko. Horrez gain, parte hartzen duten agenteak koordinatu nahi ditu, azpisektorea nazioartean aintzat har dezaten. Horrekin guztiarekin batera, EAEko ekonomia eta zientzia- eta teknika-garapena indartu, eta lanpostu espezializatuak sortu nahi ditu.
Bilera berean, osoko bilkurak onartu ditu aurrekontu-aldaketa batzuk, bai eta Gizarte Kontseiluaren beraren finantzaketa-informazioaren egoerak, 2015eko lehenengo seihilekoari buruzkoak, ere.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.