jump to navigation

GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 969 IRAKASLERI (IRAKASLE ETA IKERLARI) ORDAINSARI OSAGARRIAK ESLEITU DIZKIE 25.05.17

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.
trackback

UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean lanean diharduten 969 irakasleri (irakasle eta ikertzaile) seigarren deialdiari dagozkion B1, B2, B3, A1 eta A2 tarteetako ordainsari osagarrien gehigarriak esleitzea onetsi du, Ezagutza-alorren arabera, 96 Osasungintza Zientzietako Irakasle eta Ikertzaileak dira, 188 Sozial eta Juridikoetakoak, 186 Esperimentaletakoak, 206 Teknikoetakoak, 147 Humanitateetakoak eta 146 Ekonomikoetakoak.
Osagarrien esleipena, irakasle bakoitzarentzat berezia eta banan-banakoa, Gizarte Kontseiluak 2016ko uztailaren 22an VI. Deialdirako ezarritako terminoei jarraiki egin da. Ordainsari osagarriak hiru mailatan sailkatura daude: A maila, bikaintasuna aitortzera zuzendua; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza balioesten dituena; eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala aitortzen duena.
Irakasle horien osagarrien esleipenak UPV/EHU-ko Gobernu Kontseiluaren oniritzia jaso zuen joan den maiatzaren 11n eta Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemako Kalitatearen Agentziaren derrigorrezko ebaluazio positiboa dauka.
Ikasketa osagarriak
Kontseiluak, halaber, Ikasketa Osagarrietako zazpi ikastaroen matrikula-tasak ezarri ditu:

  • “Hizkuntz Ingeniaritzaren arloko aplikazioak/Advances Applications on Language Technologies”. (32,45€ Kreditu bakoitzeko, 9 kreditu)
  • “Seminario formativo complementario en Teoría Política”. (100,00 € Kreditu bakoitzeko, 10 kreditu)
  • “Desarrollo de competencias y revisión de enfoques para la enseñanza de Español Lengua Extranjera (ELE)”. (67,86 € Kreditu bakoitzeko, 5,6 kreditu)
  • “Focus on multilingualism: language integration in the curriculum (2. edizioa)”. (100,00 € Kreditu bakoitzeko, 10 kreditu)
  • “Mercado interior y unión monetaria de la Unión Europea”. (20,00 € Kreditu bakoitzeko, 5 kreditu)
  • “Papel del odontólogo en el diagnóstico y tratamiento de la apnea-hipoapnea del sueño”. (150,00 € Kreditu bakoitzeko, 1,6 kreditu)
  • “Scientific Diving”. (98,4848 € Kreditu bakoitzeko, 3,3 kreditu)

Azkenik, osoko saio berean, Kontseiluak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eskatutako aurrekontuaren hainbat aldaketa ere onetsi ditu.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: