GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 2017RAKO AURREKONTUA ONETSI DU; %0,69 IGOKO DA ETA 405,5 MILIOI EURORA HELDUKO DA 20.07.17
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.trackback
UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak gaurkoan Osoko Bilkura egin du Bilbon eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko 2017rako aurrekontua onetsi du; 405,5 milioi eurora helduko da, aurreko ekitaldiko 402,7 milioi euroekin alderatuta %0,69 gora eginez.
2004-2017 AURREKONTUAREN EBOLUZIOA
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Aurrekontua onestea adostu du UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak joan den ekainaren 15ean onetsitako Proiektua eta Proiektu horri buruz Gizarte Kontseilu bereko Ekonomia eta Finantza Batzordeak jaulkitako txostena aztertu eta gero; bertan, berritasun nagusiak aintzat hartuta, ekonomia- eta finantza-azterketa zorrotza egiten da atal, programa eta gastu-unitate bakoitzeko eta honako hobekuntza gomendio hauek aipatzen dira:
- Aurrekontuan kontzeptu guztiak behar bezala xehatuta sar daitezela, diru-sarrera eta gastu-partida bakoitzaren barruan.
- Estatutuak betetze aldera eta epealdi iragankorrak saihesteko UPV/EHUk aurrekontua dagokion urtea hasi baino lehen onetsi dezala.
- “Gizarte Kontseiluen oinarrizko gidaliburuan” jasotako jarraibideak eta gomendioak jarrai daitezela Unibertsitateko aurrekontua eta urteko kontuak onesteko eta likidatzeko, gastu-baimenak, txosten juridikoak, barne-kontroleko txostenei dagokienez, baita jardueraren kostuak ezartzeko modua emango duten kontabilitate-sistema ezartzeko egutegia ere, besteak beste.
Aurrekontua, gastu atal bakoitzeko:
Atalez-ataleko azterketetan ikus daiteke UPV/EHUk zuzenduko dituela:
- 312,50 milioi euro langileen gastuetara (I. Atala), guztizkoaren %77 eta 2016an baino %1,17 gehiago
- 71,05 milioi euro gastu korrontera (II. Atala), guztizkoaren %17,5 eta 2016an baino %1,5 gehiago
- 16,75 milioi inbertsiotarako (VI. Atala), Aurrekontuaren %14,13, 2016arekin alderatuta %9,75 behera eginez.
- Zorra amortizatzera zuzenduriko partida (IX. Atala) 2,50 milioi eurotik 2,51 milioi eurora igoko da, aurreko urtearekin alderatuta %0,4 gora eginez.
- Gainerakoa,. Aurrekontuaren guztizkoaren %0, 62, finantza-gastuei, transferentziei, diru-laguntzei eta Gizarte Kontseiluari dagozkio; honen dohaintza 336.000 euroan dago (%0,06) 2016ko 456.000 euroen aurrean (%0,11).
Bestelako akordioak, tasak eta bekak
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, halaber, ikasketa osagarrien 3 ikastaroren matrikula-prezioak ere onetsi ditu, baita graduondoko 38 titulu propioenak ere. Azken hauei dagokienez, gehienek, 93k hain zuzen ere, aurreko ikasturteko tasei eutsi diete eta jarraian jasoko diren hamarrak sortu berriak dira:
Azkenik, Osoko Bilkurak Unibertsitateak eskatutako aurrekontuaren hainbat aldaketa onartu ditu eta, ikerketa-taldeek lortutako puntuazioetatik abiatuta, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak deitutako elkarlaneko bost bekak banatu ditu; honako sail hauei egokitu zaizkie:
- Kimika Organikoa I.
- Komunikazio Ingeniaritza.
- Farmazia eta Elikagaien Zientziak
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak
- Gizarte Psikologia eta Jokabidearen Zientzietako Metodologia
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.