Osoko Bilkurak Irakasle eta Ikertzaileentzako ordainsari osagarrien VII. deialdia ere onetsi du 2.11.17
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.trackback
GIZARTE KONTSEILUAK 2016. EKITALDIARI DAGOZKION UPV/EHUko KONTUAK ONETSI DITU
Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2016ari dagozkion UPV/EHUko Kontabilitateko Egoera-orriak onetsi ditu; ekitaldi horretan 402,2 milioi euroko hasierako aurrekontua izan zuen, baina kopuru horrek aurreko ekitaldietako soberakinen eraginez gora egin zuen, 501,4 milioi eurora arte. Horietatik Unibertsitateak %84,66 exekutatu zuen, 424,5 milioi alegia, 3,85 milioi euroko diruzaintzako soberakinaz.
Kontseiluak, akordio berean, Unibertsitateak gehieneko parte-hartzea duen erakundeetako Kontabilitateko Egoera-orriak ere onetsi ditu, EUROIKER, UPV/EHUko Udako Ikastaroak, Medikuntzaren eta Zientzien Historiari buruzko Euskal Museoa eta Euskampus-enak, zehazki.
Ekonomia eta finantzei buruzko informazio hori Univesidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko gobernu-organoari aurkeztu dio, gizarteari kontuak emateko prozesuaren esparruaren barruan.
Ordainsari osagarriak
Gizarte Kontseiluak 2017. urteari dagokion Ordainsari Osagarri Gehigarrien VII. Deialdia ere onetsi du, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek, Eusko Jaurlaritzaren 209/2006 Dekretuan ezarritakoari jarraiki, irakaskuntza- eta ikerketa-arloetan egindako merituak aitortzen dituzten osagarri horiek esleitzea eskatu ahal izan dezaten.
Deialdia Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta bertan ordainsari osagarriak eskatzen dituzten irakasleek horiek jaso ahal izateko bete behar dituzten epeak, modua eta betekizunak ezartzen dira eta ordainsari osagarriok hiru mailatan sailkatzen dira: A maila, bikaintasuna aitortzera zuzendua; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza balioesten dituena; eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala saritzen duena.
Ikasketa osagarriak
Kontseiluak, halaber, ikasketa osagarriko bi ikastaroren matrikula-tasak onetsi ditu: Justizia Leheneratzailea: Bitartekaritzari buruzko ikuspegi berriak (4. ed.) eta Moda-diseinua eta Goi Mailako Joskintza, Javier Barbeta & UPV/EHU (1. ed.).
Batzar berean, Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak gehiengo esku-hartzea (Grupo EHU, EHU Taldea) eta gutxieneko esku-hartzea edo ordezkaritza instituzionala duen 44 erakundeei buruzko txostena ere aztertu du.
Azkenik, Kontseiluak Unibertsitateak eskatutako aurrekontuko zenbait aldaketa onetsi ditu ere.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.