HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIAK GIZARTE-KONTSEILUARI AURKEZTU DIZKIO UPV/EHU-REN 2014. ETA 2015. URTEETAKO FISKALIZAZIO-TXOSTENAK 20.12.17
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.trackback
Herri Kontuen Euskal Epaitegiak gaur aurkeztu ditu UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren osoko bilkuran Euskal Herriko Unibertsitatearen ekonomia- eta finantza-jardueraren 2014. et 2015. urteetako ekitaldietako Fiskalizazio Txostenak. Bi ekitaldi horietan, Epaitegiaren ustez, Unibertsitateak arrazoiz bete zuen bere jarduera arautzen duen legezko araudia.
Txostenen arduradun den Kontseilari Mariano Garcíak egin du azalpena eta José Luis Bilbao Presidentea eta HKEEko Ikuskari Buru Elena Cordero egon dira bertan. Azaldu dutenaren arabera, edozelan ere, bi ekitaldietan, Epaitegiak zenbait urritasun hauteman ditu Langileria Gastuen arloan eta Administrazio Kontratazioaren arloan. 2014ko eta 2015eko urteko kontuen harira, Epaitegiak erantsi du, bi kasuetan, ezin izan dela ondorioztatu Soberakin Espezifikoa arrazoizkoa al den (horren zati bat Gastu Orokorretarako Soberakintzat hartu beharko litzateke), ez eta Funts Bibliografikoetako saldoa arrazoizkoa den ere.
- urtean zegoen finantza-egoerari dagokionez, Epaitegiaren txostenak nabarmentzen du emaitza korrontea mantendu egin dela 2013. urtearekiko, zorpetzea murriztu egin dela, transferentzia zein diru-laguntza bidezko diru-sarrerek behera egin dutela eta, azken ekitaldietan, nabarmen murriztu dela UPV/EHUren inbertsio-ahalmena.
- urtean zegoen finantza-egoerari dagokionez, Epaitegiak adierazi du diru-sarrera korronteak mantendu eta gastu korronteak handitu zirenez, emaitza korronte positiboa murriztu egin zela 2014. urtearekiko eta, era berean, zorpetzeak behera egin zuela bosgarren urtez jarraian.
Transferentzia eta diru-laguntza bidezko diru-sarrerek behera egin dutenez azken ekitaldietan, eta horren ondorioz nabarmen jaitsi denez Unibertsitatearen inbertsio-ahalmena, Epaitegiak ondorioztatu du etorkizunean inbertsioak egin ahal izatea finantzaketa eskuratzeko gaitasunaren araberakoa izango dela (kapitaleko diru-laguntzen bidez edo berriro ere zorpetuz).
Azkenik, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak baieztatzen du, 2014. eta 2015. urteetan, zegozkien aurrekontuen likidazioan bete egin zirela finantza-orekako eta -jasangarritasuneko printzipioak.
Ikasketa osagarriak
Kontseiluaren osoko bilkuran, halaber, Ikasketa Osagarrietako 32 ikastaroren matrikula-prezioak baliozkotzea erabaki du:
Ikastaroa | Zenbatekoa |
Aho barneko Minaren Diagnostiko Diferentziala (1. edizioa) | 120 euro |
Landaredia eta Paisaia Iberiar Penintsulan / Vegetation and Landscape of the Iberian Peninsula (6. edizioa) | 249,99 euro |
Enplegu-bilaketa aktiboa (10. edizioa) | 80,01 euro |
Emozioak modu adimentsuan maneiatzea (10. edizioa) | 80,01 euro |
Gaitasun sozialak (10. edizioa) | 80,01 euro |
Aberaste pertsonala: gogamenaren moldeak (10. edizioa) | 80,01 euro |
Ikasketa-teknikak eta lan intelektuala (10. edizioa) | 80,01 euro |
Talde-lana eta motibazioa (10. edizioa) | 80,01 euro |
Estresa maneiatzea eta errealizazio profesionala (10. edizioa) | 80,01 euro |
Product Cost Management (1. edizioa) | 255 euro |
Zientzia Politiko eta Administrazio Zientzietako mintegi partaidetua (3. edizioa) | 20 euro |
Zientzia Politiko eta Administrazio Zientzietako prestakuntza-mintegi osagarria (3. edizioa) | 10 euro |
Teoria Politikoko prestakuntza-mintegi osagarria (2. edizioa) | 10 euro |
Dislexia ulertzea: esparru klinikoan, hezkuntza-esparruan eta esparru pediatrikoan hautemateko eta esku-hartzeko jarraibideak | 120 euro |
Aktoreen prestakuntza, interpretazioa, sorkuntza eta performance (4. edizioa) | 228 euro |
Giza kalitatea eta lidergoa (1. edizioa) | 90 euro |
Telekomunikazio-sare eta -zerbitzuen diseinu eta kudeaketa (4. edizioa) | 225 euro |
Komunikazio-sistema elektronikoak (4. edizioa) | 225 euro |
Instalazio termikoak eta fluidoen instalazioak (4. edizioa) | 225 euro |
Enpresen administrazioa (4. edizioa) | 225 euro |
Hezkidetzan Esku-Hartzen (3. edizioa) | 500 euro |
Euskal Zuzenbide Zibil berria: familia- eta oinordetza-alderdiak (2. edizioa) | 250,02 euro |
Al-Andalusen historia (4. edizioa) | 58,50 euro |
Testutik interpretaziora (4. edizioa) | 58,50 euro |
Antzerki-lantegia: antzerkia ozen irakurtzea (4. edizioa) | 58,50 euro |
Pentsamendu islamikora hurbiltzen: goren unea eta gainbehera (2. edizioa) | 58,50 euro |
Prentsa-lantegia (4. edizioa) | 58,50 euro |
Nazioarteko harremanak I (4. edizioa) | 58,50 euro |
Nazioarteko harremanak II (4. edizioa) | 58,50 euro |
Erdi Aroko arabiar artea: ondare artistiko eta kulturala idaztea (1. edizioa) | 58,50 euro |
Antzerki lirikoaren hastapenak: opera eta zarzuela (1. edizioa) | 58,50 euro |
Forma eta estilo musikalen entzunaldia (1. edizioa) | 58,50 euro |
Atal berean, Osoko Bilkuran ikasketa osagarrien beste 2 ikastaroren matrikula-prezioa ezarri du:
Prestakuntza-eguneratzea I (4. edizioa) | 202,50 euro |
Prestakuntza-eguneratzea II (4. edizioa) | 202,50 euro |
Hezkuntza Fakultatea eta Erasmus Mundus masterra
Gizarte Kontseiluak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskola Bilboko Hezkuntza Fakultate bihurtzea proposatu dio, Bolonia prozesuarekiko koherentzia handiagoa lortzeko, egungo gradu-titulazioak irakasteko, bigarren zikloko eta masterreko ikasketak zabaltzeko eta hezkuntzara aplikatutako oinarrizko ikerketa-jarduera areagotzeko. Kontseiluak, halaber, Hezkuntza Sailari proposatu dio Itsas Baliabide Biologikoen Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra ezartzea.
Beste akordio batzuk
Azkenik, Osoko Bilkurak oniritzia eman die EHUk eskatutako aurrekontu-aldaketei eta aurkeztutako 89 berraztertzeko errekurtso ebatzi ditu, 2016ko deialdiko irakasleentzako ordainsari-osagarri gehigarriak esleitzearen harira.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.