jump to navigation

Onartu dute Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018/2021 aldirako Plan Estrategikoa 25.07.18

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2018.
trackback

GIZARTE-KONTSEILUAK ONARTU DITU 2017KO EKITALDIKO EHU-REN KONTUAK

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, Bilbon gaur egindako saioan, EHUren 2017ko kontabilitateko egoera-orriak onartu ditu; ekitaldi hartan, 405,5 milioi euroko aurrekontua izan zen hasieran, eta zenbateko hori 506,4 milioira iritsi zen (aurreko ekitaldietako geldikina gehituta). Unibertsitateak aurrekontu haren % 83,67 egikaritu zuen.

Kontseiluak, halaber, gehiengodun partaidetza duen entitateetako kontabilitateko egoera-orriak onartu ditu akordio berean. Hain zuzen ere, honako hauek dira: EUSKOIKER, EHUren Udako Ikastaroak, Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa eta Euskampus.

Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko gobernu-erakundeari aurkeztu dio informazio ekonomiko-finantzario hori, gizarteari kontu emateko prozesuaren esparruan.

Osoko bilkurak, halaber, honako izen-aldaketa hauek ere onartu ditu gaurko saioan: Donostiako Zientzia Kimikoen Fakultatea aurrerantzean Kimika Fakultatea izango da; eta Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola, berriz, Ingeniaritza Eskola.
Gizarte Kontseiluak, halaber, 2017ko deialdiko C mailako ordainsarien osagarrien esleipena onartu du 281 irakaslerentzat, unibertsitatean izandako dedikazioa errekonozitzeko; halaber, matrikula-tasak erabaki dira, hainbat diziplinatako etengabeko prestakuntzako ikasketa osagarrietarako 30 ikastaro ingurutarako.

EHUren 2018-2021 aldirako Plan Estrategikoa
Osoko bilkura horretan bertan, EHUren 2018-2021 aldirako Plan Estrategikoa landu dute, Gobernu Kontseiluak hilaren 12an onartu zuena. Plan Estrategiko horrek erakunde akademikoaren jarduera-ildo nagusiak markatzen ditu, eta Gizarte Kontseiluak hainbat ekarpen egin dizkio. Planak bost ardatz estrategiko zabalduko ditu. Haietako bat gizartearekin izango den harremana izango da, non jakintzaren transferentzia indartu nahi baita eragile sozialen, publikoen eta pribatuen artean; halaber, unibertsitatearen partaidetza sustatu nahi da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean. Horrez gain, dibulgazio zientifikoa, garapen jasangarria eta gizarteratze-politikak sustatu nahi dira.

Berezko tituluak
Kontseiluak 2018/2019 ikasturterako prezioak onartu zituen berezko 46 master eta graduondokoetarako: haietatik bik prezioa aldatuko dute, 22k berdin jarraituko dute eta beste 22 berriak dira. Datorren ikasturtean, zehazki, honako berezko titulu hauek emango ditu EHUk: 4 Arkitekturan, 1 Arte eta Zientzietan, 2 Gizarte eta Ongizatean, 1 Biomedikuntzan, 7 Bizitza Kalitatean eta Osasunean, 3 Gizarte Politika eta Osasunean, 3 Zuzenbidean, 4 Hezkuntzan, 10 Enpresa eta Ekonomian, 2 Hizkuntza eta Literaturan, 7 Ingeniaritza eta Teknologian, 1 Ingurumenean eta 1 Biktimologian. Masterren eta graduondokoen katalogoa kontsultatzeko, https://www.ehu.eus/eu/web/titulospropios/berezko-titulazioen-eskaintza-18-19.

Berezko titulazioetan egindako ezarpenak, aldaketak eta ezabapenak
Osoko bilkuran, halaber, erabaki dute Hezkuntza Sailari proposatzea 6 titulazio berri ezartzea eta 12 erretiratzea. Beste 3 aldatu egingo dira.

Ezarpen berrikoak
• Proiektu Zuzendaritza Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Zahartze Osasungarria eta Bizitza Kalitatea Unibertsitate Masterra (Osasun Zientziak);
• Itsas Bitartekoak Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea Unibertsitate Masterra (Arteak eta Humanitateak);
• Fabrikazio Digitala Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Neurozientzia Kognitiboko Doktoretza Programa (Gizarte Zientziak eta Juridikoak).

Aldaketa
• Kudeaketa eta Enpresa Marketineko Gradua (Gizarte eta Lege Zientziak);
• Oinarrizko Eskubideak eta Botere Publikoak Unibertsitate Masterra (Gizarte eta Lege Zientziak);
• Itsas Ingurumena eta Bitartekoak Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra (Zientziak).

Erretiratzea
• Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Hizkuntza eta Komunikazio Teknologiak Erasmus Mundus Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Proiektu Zuzendaritzako Europako Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Zientzia Kognitiboa eta Giza Zientziak: Hizkuntza, Komunikazioa eta Antolaketa Unibertsitate Masterra (Arteak eta Giza Zientziak);
• Euskal Nazionalismoa XXI. mendean (Gizarte eta Lege Zientziak);
• Ekonomi Integrazioa Unibertsitate Masterra (Gizarte eta Lege Zientziak);
• Integrazio Politikoa eta Batasun Ekonomikoa Europar Batasunean Unibertsitate Masterra (Gizarte eta Lege Zientziak);
• Sistema Informatiko Aurreratuak Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Autonomia Pertsonala Babesteko Teknologia Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura);
• Europa eta Mundu Atlantikoa: Boterea, Kultura eta Gizartea Unibertsitate Masterra (Arteak eta Humanitateak);
• Zahartze Osasungarria eta Bizitza Kalitatea Unibertsitate Masterra (Osasun Zientziak);
• Ingeniaritza Termikoa Unibertsitate Masterra (Ingeniaritza eta Arkitektura).

Halaber, Gizarte Kontseiluak erabaki du bost lankidetza-beka banatzea, Ministerioak 2018-2019 ikasturterako deituak, EHUren sail hauetako ikerketa-taldeetarako:
• Kimika Aplikatua;
• Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurugiroa;
• Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia;
• Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia;
• Zuzenbide Publikoa.

Azkenik, saio horretan bertan, Kontseiluak honako hauek ere onartu ditu: hainbat aurrekontu-aldaketa, unibertsitateak eskatuta, 254.114 euroko zenbatekoarekin; irakasleentzako eta ikerlarientzako ordainsarien osagarriak esleitzeko aurkeztutako hainbat errekurtso; eta osoko bilkuren eta batzordeen egutegia finkatzea 2018ko abendurako eta 2019ko martxorako eta uztailerako.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: