Onartuta 32 aurrekontu-aldaketa, 132.852 euroko zenbatekoarekin 10.10.18
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2018.trackback
GIZARTE-KONTSEILUAK EHU-KO A ETA B MAILETAKO IRAKASLEEN ORDAINSARIAK OSATZEKO DEIALDIA ONARTU DU
Gizarte Kontseiluaren osoko bilkura gaur elkartu da Bilbon, eta ordainsarien osagarri gehigarrietarako deialdia onartu dute, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek irakaskuntzako eta ikerketako merezimenduak aitortzen dituzten osagarriak eskatu ahal izan ditzaten, Eusko Jaurlaritzaren 209/2006 Dekretuak aurreikusten dituen baldintzetan.
Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, eta bertan zehaztuko da irakasle eskatzaileek nola eta zer baldintzatan egin behar dituzten eskaerak, ordainsarien osagarriok eskuratu ahal izateko. Halaber, osagarriok bi mailatan daude sailkatuta: A eta B. Lehendabizikoa bikaintasuna aitortzera dago bideratuta, eta B mailak, berriz, kalitatea eta etengabeko hobekuntza aitortzen ditu.
Deialdi honen aurrekariak
Gizarte Kontseiluak iazko urriaren 25ean izandako osoko bilkura da deialdi honen aurrekaria. Egun hartan, 2017ko ordainsarien osagarri gehigarriak emateko deialdia onartu zen (azaroaren 3ko EHAA).
Haren ostean, aurtengo uztailaren 25ean egindako osoko bilkuran, EHUren Gizarte Kontseiluak adostu zuen B eta A mailetako eta doktore ez diren unibertsitate-eskoletako irakasle titularren jarduerak bertan behera uztea, irakasle eta ikertzaileen ordainsarien osagarri gehigarriei buruzko 2017ko urriaren 25eko deialdiari zegokionez. Osoko bilkurak erabaki hori hartu zuen, ikusirik ezinezkoa zela materialki haiekin jarraitzea (abuztuaren 6ko EHAA); izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salaren –1. sekzioa– epaiak adierazi zuen ordainsari indibidualen osagarriak balioesteko eta esleitzeko protokoloaren II. eranskina ez zetorrela bat zuzenbidearekin, eta, hortaz, baliogabetu egin zuen.
Berrikiago, 2018ko irailaren 7an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren (Unibasq) protokoloa argitaratu zuen, EHUko irakasleen eta ikertzaileen ordainsarien osagarri indibidualak balioestekoa eta esleitzekoa. Aurrekari horiek kontuan hartuta onartu du Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak, hain zuzen, ordainsarien osagarrien deialdi hau.
Aurrekontu-aldaketak
Azkenik, saio berean, Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak aurrekontuak aldatzeko hiru proposamen onartu ditu, 10.000 eurotik gorakoak, ekipamendu informatikoa eta zientifikoa erosteko, hiruren artean 36.314 euroko zenbatekoarekin. Halaber, 10.000 eurotik beherako aurrekontu-aldaketen 29 proposamen baliozkotu ditu, ekipamendu zientifikoa, informatikoa eta ikus-entzunezkoa eskuratzeko, 96.538 euroko zenbatekoarekin. Aurrekontuetan orotara egindako 32 aldaketen batura 132.852 euro da.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.