jump to navigation

2019-2020 ikasturtearen hasieran 120 plaza eskainiko dira, 40 espezialitate bakoitzeko 21.12.18

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2018.
trackback

 

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA MASTERRA ON-LINE ETA OSO-OSORIK EUSKARAZ BAIMENDU DU GIZARTE KONTSEILUAK 

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, gaur Bilbon, onartu berri du Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak atxikitzea GOI.EUS institutu pribatura, Eibarren egoitza duen ikastetxea eta Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU), irabazi-asmorik gabeko kultura-elkartearen, barne dagoena.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra irakatsiko du GOI.EUSek Natur Zientziak eta Matematika, Giza eta Gizarte Zientziak eta Hizkuntza eta Literatura espezialitatetan. Guztira 120 plaza eskainiko dira on-line eta oso-osorik euskaraz, 40 espezialitate bakoitzeko. Euko Jaurlaritzak baimendu beharko du masterraren hasiera 2019-2020 ikasturterako.

Gaur egun, UPV/EHUk masterra eskaintzen du era presentzialean hiru espezialitate horietan Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatearen bidez. Baina egungo eskaera plaza-eskaintza baino askoz handiagoa da. On-line erari esker, gradua euskaraz ikasi duten eta era presentzialean onartuta izan ez diren ikasleek aukera izango dute masterra hizkuntza horretan ikasteko, beste unibertsitate batean matrikulatu gabe.

Gaur egun, irakasleen prestakuntzako titulua lortu nahi duten ikasleek ez daukate aukerarik on-line egiteko, eta aukera hori eskaintzen duten unibertsitateetan matrikulatu ohi dira, batez ere Universidad Internacional de la Rioja (UNIR) etaValencian International University (VIU) unibertsitatetan.

Galdakao-Usansolo Ospitalea eta Bioaraba

Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Osakidetza – Euskal Osasun Zerbitzuaren arteko Hitzarmena aldatzea adostu zuen ere Kontseiluak, OSI Barrualde Galdakao/Galdakao-Usansolo Ospitalearen osasun-instalazio eta zerbitzuak erabili ahal izateko unibertsitateko hezkuntzan eta ikerketan, Basurtuko eta Gurutzetako Ospitaleekin egiten den bezala.

Alderdi horretan, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuan parte hartzeaonartu zuen Osoko Bilkurak. Vitoria-Gasteizen dagoen zentro horren asmoa da erreferentea izatea diziplina anitzeko biomedikuntza ikerketan, esparru klinikoan zein traslazionalean estatu- eta nazioarte-mailan. Bioarabak bere hezkuntzarako ahalmenagatik ere nabarmendu nahi du.

 Aurrekontu-aldaketak

Saio berean, Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 10 000 euro baino gehiagoko aurrekontu-aldaketa proposamena onartu du ekipamendu informatikoaeta zientifikoa erosteko 25 000 euroko zenbatekoaren truke.Era berean, 10 000 euro baino gutxiagoko aurrekontu-aldaketa proposamenak baliozkotzea onartu du ekipamendu zientifikoa, informatikoa eta ikus-entzunezkoa erosteko 54 656 euroren truke.19 aurrekontu-aldaketen batura 79 646 eurokoa da.

Gaitzetsitako hamabost errekurtso

Azkenik, ordainsari-osagarriak esleitzeko amaiera-hitzarmenaren aurka jarritako 15 errekurtsoak gaitzetsi ditu Osoko Bilkurak ebaluazio-protokoloa ez izateagatik. Aurreko azaroak 5 EHAOean argitaratutako deialdiak ondorengo ezarri zuen: irakasle eskatzaileek bete beharreko epeak, modua eta baldintzak osagarriak lortu ahal izateko. Gainera, osagarriak bi mailetan sailkatu zituen: An eta Bn. Ak bikaintasuna saritzen du eta B kalitatea eta etengabeko hobekuntza.

Era berean, Osoko Bilkurak C2 ordainsari-osagarria esleitzea adostu zuen bere antzinatasunean oker baten ondorioz era negatiboan ebaluatuta izandako irakasle bati.

Saioa amaitzean eta gai-zerrendatik kanpo, UPV/EHUko Errektoreak, Nekane Balluerka Lasak, Gizarte Kontseiluaren kideei Medikuntza Fakultatea Leioatik Bilbora mugitzeko proiektuaren berri eman die.


Iruzkinak»

No comments yet — be the first.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: