GIZARTE KONTSEILUAK ERABAKI DU, BERE PLAN ESTRATEGIKOAREN ESPARRUAN, LEHENTASUNA EMATEA 2022an ETEen ETA UPV/EHUren ARTEKO LANKIDETZARI 24.03.22
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.trackback
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteak gaur aurkeztu du 2018 eta 2019ko fiskalizazio-txostena.
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak, osoko bilkuran, 2022rako lehentasunezko bost jarduketa-ardatz onetsi ditu, gaur, bere Plan Estrategikoaren garapenaren barruan.
Horietako lehenak laneratzearekin eta gizartearen prestakuntza-eskariekin du zerikusia. Ardatz horretan, enpresek eskatzen dituzten eta laneratzen lagunduko duten prestakuntza-/kualifikazio-premiak identifikatuko dira. Gainera, enpresentzako (batez ere enpresa txiki eta ertainak) UPV/EHUrekin lankidetzan aritzeko lagungarriak izan daitezkeen unibertsitate-gaitasunen katalogo bat ezarri nahi da.
Bigarren ardatzak ikasle tituludunen enplegagarritasunarekin du zerikusia. Horretan, topaketak sustatu nahi dira ezagutza-arloekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta enplegatzaileen arteko lankidetza sustatuko duten laneratze-emaitzak lortu nahi dira.
UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren hirugarren ardatzak sariak eta aintzatespenak abiaraztea aztertuko du.
Laugarren ardatzak osoko bilkura monografikoak sustatuko ditu gizarte-eragileekin. Eta bosgarrenak unibertsitate-jardueraren adierazleen txostenaren edizioa eguneratuko du, gizarteari kontuak emateko.
Herri Kontuen Euskal Epaitegia
Bestalde, gaurko saioan, Ana Helguera Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteak, Inmaculada Andarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018ko eta 2019ko fiskalizazio-txostenak aurkeztu ditu.
Urteko kontuei dagokienez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aldeko iritzia eman du bi ekitaldietan, baina ezin izan du ondorioztatu Soberakin Espezifikoa (76,1 milioi euro) arrazoizkoa den; hain zuzen ere, horren zati bat Gastu Orokorretarako Soberakintzat hartu beharko litzateke.
Halaber, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak adierazi du 2018. eta 2019. ekitaldiei dagokien aurrekontuaren likidazioak finantza-orekaren eta -jasangarritasunaren printzipioak betetzen dituela, Urteko Kontuetan ageri den informazioarekin bat etorriz.
Azkenik, osoko bilkurak 2021eko ekitaldiko Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren likidazioa ere onartu du, kasuan kasuko auditoretza-txostenarekin.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.