jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK UNIVERSIDAD DEL PAIS VASCO/EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEKO PLAN ESTRATEGIKOAREN BERRITZEAN PARTE HARTU DU 27.04.22

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.
add a comment

Osoko Bilkurak UPV/EHUren parte-hartzea baimendu du Confede elkartean.

UPV/EHUk Plan Estrategikoaren berritzeari ekin dio 2022-2025 urteetarako eta Gobernu Kontseiluari eta Gizarte Kontseiluari plana aurkeztu zien martxoaren 31an eta apirilaren 4an gauzatutako bileretan. Hausnarketa estrategikoa 2021eko barne egoeraren analisian oinarritzen da, pandemiaren eraginean, unibertsitate arloko joeretan eta lekuko eta mundu-mailako marko estrategiko sozioekonomikoan.

Garatutako dokumentua ikusita, ikuspegi orokorretik, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak gaur Bilbon ospatu den Osoko Bilkuran ondorengo alderdi hauek garrantzitsutzat azpimarratu ditu:

1.- Unibertsitatearen posizionatzea ordezkari sozialki arduratsu eta jasangarri gisa eta kultur erreferente gisa.

2.- Aitzindaritza unibertsitate europarren eta ibero-amerikarren multzoan.

3.- Erantzuna gizarte erronkei.

4.- Formakuntzaren orientazioa garapen profesionalerako eta ikasleriaren enplegagarritasunerako.

5.- Lankidetza gizarte ordezkariekin ikerkuntzan eta ezagutzaren transferentzian eta bereziki ekintzailetzaren sustapenean.

6.- Integratzea unibertsitate sareetan eta elkartasun estrategikoetan.

7.- Inplikazio ekonomikoa, soziala eta kulturala ingurunean.

8.- Motibazioaren sustapena eta Unibertsitateko Komunitatea osatzen duten pertsonen inplikazioa.

 9.- Apustua gobernu bizkor baten alde, baliabideen optimizazioaren alde eta hezkuntza eta ikerketa azpiegituren berritzearen alde.

UPV/EHUren 2022-2025 Plan Estrategikoak bost ardatz estrategiko nagusi zehazten ditu:

  • Formakuntza
  • Ikerkuntza eta transferentzia
  • Kultura eta gizartea
  • Pertsonak
  • Gobernantza eta baliabideak

Aurrekontu aldaketak

Gaurko bileran bertan, Osoko Bilkurak 10.000 euro baino gehiagoko 14 aurrekontu aldaketa proposamen onartu ditu 169.704,17 euroko guztizko zenbatekorekin, bulego, irakaskuntza, zientzia eta inbentario materialerako. Gainera, 10.000 euro baino gutxiagoko 26 proposamen baliozkotzea adostu du 102.987,93 euroko guztizko zenbatekorekin, ekipamendu zientifikoren, irakaskuntzarakoaren, informatikoren, eta ikus-entzunezkoaren erosketarako. 40 aurrekontu aldaketa horien guztizko kopurua 272.692,1 eurokoa da.

Parte-hartzea Confeden

Azkenik, Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen eskariz, Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak bilera berdinean UPV/EHUren parte-hartzea onartu du Espainiako Ekonomia eta Enpresa Dekanoen Konferentzian (Confede). Elkartea 1998an eratu zen, irabazi asmorik gabe eta estatu mailarekin, eta horren helburuen artean honako hau dago: ekonomia eta enpresa ikasketen sustapena, hobekuntza eta koordinazioa fakultateetan. Confede fakultateen arteko lankidetza eta kohesioa sustatzearen aldekoa da ere, eta gainera, parte-hartzea ahalbidetzen du ekonomia eta enpresa alorreko unibertsitate ikasketetarako interesekoak diren eztabaida-lekuetan.


GIZARTE-KONTSEILUAK 460,6 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTU DU UPV/EHU-RAKO 2022KO, AURTENGOA BAINO % 5,32 HANDIAGOA 4.04.22

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.
add a comment

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur Bilbon, eta EHUren 2022ko aurrekontua onartu dute. Orotara 460,6 milioi euro izango ditu UPV/EHUk, % 1,46 gehiago.

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak erabaki du aurrekontua onartzea, aztertu ostean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak martxoaren 31an onartutako proiektua eta Ekonomia eta Finantza Batzordeak proiektu hari buruz egindako txostena. Txosten horrek berritasun nagusiak aztertzen ditu, eta analisi ekonomiko-finantzario luze-zabala egiten du, kapituluak, programak eta gastu-unitateak kontuan izanda.

Kapituluen araberako azterketan jasota dagoenez, UPV/EHUk honela antolatuko ditu diru-partidak 2022an:
• 354,3 milioi euro langileen gastuetara (I. kapitulua), guztizkoaren % 76,91 eta 2021an baino % 6,8 gehiago;
• 77,6 milioi euro gastu korronteetara (II. kapitulua), guztizkoaren % 16,85 eta iaz baino % 1,75 gehiago;
• 22,4 milioi euro inbertsioetara (VI. kapitulua), aurrekontuaren % 4,87 eta 2021ko aurrekontuan baino % 4,5 gutxiago.
• Finantza-gastuak, transferentziak, diru-laguntzak eta Gizarte Kontseiluaren aurrekontua dira gainerakoak (haietarako zuzkidura 450.000 eurokoa da).


GIZARTE KONTSEILUAK ERABAKI DU, BERE PLAN ESTRATEGIKOAREN ESPARRUAN, LEHENTASUNA EMATEA 2022an ETEen ETA UPV/EHUren ARTEKO LANKIDETZARI 24.03.22

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.
add a comment

Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteak gaur aurkeztu du 2018 eta 2019ko fiskalizazio-txostena.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak, osoko bilkuran, 2022rako lehentasunezko bost jarduketa-ardatz onetsi ditu, gaur, bere Plan Estrategikoaren garapenaren barruan.

Horietako lehenak laneratzearekin eta gizartearen prestakuntza-eskariekin du zerikusia. Ardatz horretan, enpresek eskatzen dituzten eta laneratzen lagunduko duten prestakuntza-/kualifikazio-premiak identifikatuko dira. Gainera, enpresentzako (batez ere enpresa txiki eta ertainak) UPV/EHUrekin lankidetzan aritzeko lagungarriak izan daitezkeen unibertsitate-gaitasunen katalogo bat ezarri nahi da.

Bigarren ardatzak ikasle tituludunen enplegagarritasunarekin du zerikusia. Horretan, topaketak sustatu nahi dira ezagutza-arloekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearen eta enplegatzaileen arteko lankidetza sustatuko duten laneratze-emaitzak lortu nahi dira.

UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren hirugarren ardatzak sariak eta aintzatespenak abiaraztea aztertuko du.

Laugarren ardatzak osoko bilkura monografikoak sustatuko ditu gizarte-eragileekin. Eta bosgarrenak unibertsitate-jardueraren adierazleen txostenaren edizioa eguneratuko du, gizarteari kontuak emateko.

Herri Kontuen Euskal Epaitegia

Bestalde, gaurko saioan, Ana Helguera Herri Kontuen Euskal Epaitegiko presidenteak, Inmaculada Andarekin batera, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2018ko eta 2019ko fiskalizazio-txostenak aurkeztu ditu.

Urteko kontuei dagokienez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aldeko iritzia eman du bi ekitaldietan, baina ezin izan du ondorioztatu Soberakin Espezifikoa (76,1 milioi euro) arrazoizkoa den; hain zuzen ere, horren zati bat Gastu Orokorretarako Soberakintzat hartu beharko litzateke.

Halaber, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak adierazi du 2018. eta 2019. ekitaldiei dagokien aurrekontuaren likidazioak finantza-orekaren eta -jasangarritasunaren printzipioak betetzen dituela, Urteko Kontuetan ageri den informazioarekin bat etorriz.

Azkenik, osoko bilkurak 2021eko ekitaldiko Gizarte Kontseiluaren aurrekontuaren likidazioa ere onartu du, kasuan kasuko auditoretza-txostenarekin.