GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU-REN 2021EKO KONTUAK ONARTU DITU 29.06.22
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.trackback
Hainbat dirulaguntzeri dagozkio 405,5 milioi euro
Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurak gaur egindako bileran onartu ditu Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kontabilitate egoera-orriak 2021eko ekitaldirako, zeinean unibertsitateak 436,9 milioi euroko aurrekontua izan zuen. Zenbateko hori aurreko ekitaldietako soberakinen gehikuntzaren ondorioz aldatu eta 559,1 milioira heldu zen, zeinetatik UPV/EHUk 454,3 milioi erabili zituen.
Eusko Jaurlaritzaren diru-transferentziek eta dirulaguntza arruntek UPV/EHUren finantzazio iturri nagusia osatzen dute 353,6 milioi eurorekin.
2021eko ekitaldian ondare-emaitza ekonomikoaren kontura egotzitako diru-transferentzien eta dirulaguntza arrunten guztizko zenbatekoa 405,5 milioi eurokoa da, honako banakapen honen arabera:

Osoko Bilkurak akordio berean baimendu ditu Euskoiker, UPV/EHUko Uda Ikastaroak eta Medikuntza eta Zientzia Historiaren Euskal Museoa erakundeen, zeinetan unibertsitateak gehiengo parte-hartze duen, kontabilitate egoera-orriak. Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak unibertsitateko gobernu organoari aurkeztu dio finantza eta ekonomi informazio hori gizarteari kontuak emateko prozesuaren barnean.
Aurrekontu aldaketak
Gaurko bileran bertan, Osoko Bilkurak 10.000 euro baino gehiagoko 6 aurrekontu aldaketa proposamen onartu ditu 421.151 euroko guztizko zenbatekorekin. Gainera, 10.000 euro baino gutxiagoko 24 proposamen baliozkotzea adostu du 76.000 euro baino gehiagoko zenbatekorekin, ekipamendu zientifikoren, irakaskuntzarakoaren, informatikoren, eta ikus-entzunezkoaren erosketarako.
Berezko titulazio berriak
Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2022-2023 ikasturtean eskainiko dituen berezko titulazioen prezioak onartu ditu ere. UPV/EHUk hirurogei master eta graduondoko baino gehiago eskaintzen ditu. https://ehu.eus/eu/web/estudiosdeposgrado-graduondokoikasketak
Hurrengo ikasturtean honako hamabi berezko titulazio berri hauek eskainiko dira:
Unibertsitateko aditua
- Zauri Konplexuak, Kronikoak eta Zikatrizazio Zailekoak dituzten Pertsonen Zaintza Integrala.
- Kirola, Hezkuntza eta Elkarbizitza: Haur eta nerabeen babesa.
- Gizarte eta Hezkuntzako Proposamenak eta Ongizatea Haurtzaroan, Nerabezaroan eta Gaztaroan.
Unibertsitateko espezializazioa
- Irakaskuntza Atzerriko Hizkuntzen eta Edukien Ikasketa Integratuan (AHEII).
- Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan.
- Suizidologia.
Berezko masterra
- Gizarte eta Hezkuntza arloko Esku-hartzea Arriskuan eta Gizarte Gatazkan Dauden Nerabe eta Gazteekin.
- Jasangarritasunerako Aldaketaren Lidergoa eta Kudeaketa. Balio Soziala Sortzeko Laborategia ALDATUZ.
- Finantza Merkatuak eta Banka Pribatua.
- Periodontzia.
- Arte eta Kultura Garaikideko Praktika eta Teoria.
Horrez gain, Osoko Bilkurak Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (Esperientzia gelak) prezioa finkatu du 2022-2023 ikasturterako.
Bost lankidetza-beka
Halaber, Gizarte Kontseiluak Ministerioak 2022-2023 ikasturterako deitutako bost lankidetza-beka ikerketa taldeen puntuazioen arabera garatutako zerrenda hasten duten UPV/EHUko Sailei eskainiko dizkiela hitzartu du:
- Ingeniaritza Kimikokoa
- Balioen Filosofia eta Gizarte Antropologia
- Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza
- Historia Garaikidea
- Matematikak
Ordainsari osagarri gehigarriak
Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurak ordainsari osagarri gehigarrien urteko deialdia onartu du ere, UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileek (IIP), Eusko Jaurlaritzako 209/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera, irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren inguruko haien merezimenduak aitortzen dituzten osagarrien esleipena eskatu ditzaten.
Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da irailean, eta bertan ezarriko dira ordainsari osagarriak jasotzeko irakasle eskatzaileek bete behar dituzten baldintzak, eskaera egiteko modua eta epeak. Horrez gain, kontseiluak A eta B mailei dagozkien azken deialdiko ordainsari osagarriak esleitu dizkie 681 irakasleri.
Aldaketak sei masterretan eta gradu batean
Gizarte Kontseiluak Hezkuntza Sailari proposatuko dio Material Berrien Master Unibertsitarioaren funtsezko aldaketa, zeina UPV/EHUk (koordinatzailea) eta Kantabriako Unibertsitateak batera antolatzen duten. Aldaketak proposatuko ditu ere honako master hauetan: Zientzia eta Teknologia Kuantikoak Unibertsitate Masterrean, Gizarte Demokratikoa, Estatua eta Zuzenbidea Unibertsitate Masterrean, Industria Antolakuntzaren Ingeniaritza Unibertsitate Masterrean, Ingeniaritza Energetiko Iraunkorra Unibertsitate Masterrean eta Osasun Psikologia Orokorra Unibertsitate Masterrean. Aipatutako titulazioen sarrera plaza kopurua handituko da. Horrez gain, Gizarte Kontseiluak Ingurumen Zientzietako Graduaren ikasketa planaren aldaketa proposatu du, zeina UPV/EHUren gradu esklusiboa den.
Azkenik, eta saio berean, osoko bilkuren eta batzordeen egutegia onartu da hurrengo ikasturterako, 2022ko azarorako eta abendurako, eta 2023ko martxorako eta ekainerako.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.