UPV/EHUko LANGILE-GASTUAK AURREKONTUAREN % 77 DIRA 26.04.23
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2023.trackback
● UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak 2023ko Unibertsitate Publikoaren kontuak onartu ditu
● Aurtengo aurrekontua % 7 handitu da, 494 milioi eurotik gora.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluaren Osoko bilkurak baimena eman zion atzo UPV/EHUren 2023ko ekitaldirako aurrekontuari, unibertsitate honetako Gobernu Kontseiluak joan den apirilaren 198an onartutako Proiektua eta proiektu horri buruz Ekonomia eta Finantza Batzordeak egindako txostena aztertu ondoren. Onartutako proiektua 494,5 milioi euro baino gehixeago da, eta % 7ko igoera izan du 2022an esleitutako zenbatekoekin alderatuta. Partida hori etengabe handitu da 2013tik.
Kapitulukako azterketan, aurtengo gastuaren zati nagusia langile-gastuetara bideratuko da, 354 milioi euro (guztizkoaren % 77, duela 15 urte % 58koa zen). Langile-gastuen partida 16 milioi euro, eta aurreko aurrekontuko Programa-kontratuak kontuan hartu gabe, baino gehixeago handitu da azken urtean, hau da, % 4,89 igo da urtean. Kasu honetan, UPV/EHUren 2023ko aurrekontuetako langile-gastuen gehikuntza handiagoa (6,56 milioi euro) ikerketarako deialdiak handitzearen ondorio izan da, ikertzaile berriak sartzea baitute helburu.
UPV/EHUk 2023an izango duen guztizko aurrekontutik, 434 milioi baino gehixeago (guztizkoaren %87,77) tasei, bestelako diru-sarrerei eta jasotako transferentzia arruntei dagozkie. Horrez gain, 37,2 milioi euro Programa Kontratuei dagozkie (kopuru osoaren % 7,5), 14,6 milioi euro Urte Anitzeko Inbertsio Planari eta 450.000 euro EHUko Gizarte Kontseiluari berari (aurreko ekitaldian kontsignatutako kopuru bera)”.
Transferentzien gehikuntza
Diru-sarreren kontu-sailei dagokienez, eta aurreko aurrekontuko Programa-kontratuak kontuan hartu gabe, nabarmentzekoa da, alde batetik, jasotako transferentzia arrunten bilakaera: 15 milioi euro gehiago, 378 milioi euroraino. Bestalde, ekitaldi honetan UPV-EHUk hazkunde handia izan du kapital-transferentzietan, 2022an 9 milioi euro izatetik ekitaldi honetan 22 milioi izatera igaro baita. Gehikuntzaren zatirik handiena Bizkaiko hiriburuan Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria eraikitzera bideratu da.
Unibertsitatearen beraren funtzionamendu-gastuei dagokienez, 82 milioi euroko aurrekontua egin da (2022an 70 milioi eurokoa izan zen). Igoera hori Energia Elektrikoa eta Gas Naturala partidetara bideratu da, energiaren kostuetan izandako igoera orokortuen ondorioz. Gastu guztien artean, 2. Ikerketa Programa ere nabarmentzen da, 11 milioi euro gehiago baititu 2022. urtearekin alderatuta. Igoera hori ikerkuntzarako dirulaguntzen deialdietan aurreikusten den igoeraren ondorio da.
Aurrekontuko beste aldaketa batzuk
Bestalde, UPV-EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, azken bileran, Unibertsitatearen zenbait aurrekontu-aldaketa onartu zituen, 122.000 eurotik gorako zenbateko metatuarekin. Aldaketa horiek hainbat saili lotutako ikerketa-proiektuei zuzenduta daude, baita askotariko material informatikoari ere, Unibertsitateko sailetako beste irakaskuntza-ekipamendu edota ekipamendu zientifiko batzuetarako ez ezik.
Iruzkinak»
No comments yet — be the first.