jump to navigation

Hezkuntza Sailak 2007-2010 II. Unibertsitate Plana aurkezten dio Osoko Bilkurari 21.04.08

Posted by consejosocialupvehu in estratejikoaplana, notasprensa-2008.
add a comment

EHU-KO GIZARTE KONTSEILUAK 2008. ETA 2009. URTEETAN12 PROIEKTU BERRI GARATZEA ONARTU DU

EHUko Gizarte Kontseiluak gaur Bilbon egindako Osoko Bilkuran onartutakoaren arabera, 12 proiektu berri gauzatuko dira 2008. eta 2009. urteetan. Proiektuok Plan Estrategikoak jasoko ditu, eta horien artean, besteak beste, ondokoak daude: Foro Publiko bat eratzea unibertsitateko baloreak zabaltzeko, unibertsitate-zerbitzuen etekin adierazleak identifikatzea, EHUk irakatsitako ezagueraren emaitzak ezagutarazteko prozesu bat abian jartzea eta gizarteak berrikuntzarekin, ikerkuntzarekin eta ezaguerekin zer nolako beharrak dituen identifikatzea.

Kontseiluak 2008an gauzatuko dituen proiektuak ondokoak dira:

  • Foro publiko bat koordinatzea, unibertsitateko baloreak zabaltzeko
    ·
  • Herri-administrazioek tituludunen beharra duten identifikatzea
    ·
  • EHUk dituen baliabide fisikoen inbentario bat gauzatzea
    ·
  • Unibertsitate-zerbitzuen etekin adierazleak identifikatzea eta aztertzea
    ·
  • Kontseiluaren Plan Estrategikoa berrikustea
    ·
  • Logistika laguntza ezartzea
    ·

2009ari dagokionez, berriz, onestu diren proiektuak ondokoak dira:

  • EHUren antzeko ezaugarriak dituzten unibertsitate ereduak identifikatzea eta aztertzea. Sistema, Campusa, Ikastegiak. Kalitatea eta kudeaketa sistema xede duten unibertsitateko norabide estrategikoei laguntzeko.
    ·
  • Gizarteak berrikuntzarekin, ikerkuntzarekin, trebetasunekin, ezaguerekin eta prestakuntzarekin zer nolako behar dituen identifikatzea.
    ·
  • Baldintzak identifikatzea ikasleek enpresetan praktikak egiten dituztenean haiek optimizatzeko.
    ·
  • Beste titulu batzuetako eskumenak zehaztea eta zehaztutako horien ezarpena sustatzea.
    ·
  • Sortutako ezagutzen (ikerkuntza) emaitzak ezagutarazteko eta ikertzaileak bai eta haien jarduerak ere hedabideetan sarriago agertzeko prozesu bat eratzea.
    ·
  • Unibertsitatearen funtzio soziala jakinaraztea baita euskal gizartearen garapen sozio-ekonomikoari egiten dion ekarpena ere.
    ·

Horretaz gain, Osoko Bilkurak 2009. eta 2010. urteen artean garatuko diren beste bi proiektu hautatu ditu: Unibertsitateak gizarteari kontuak eman diezaion laguntzea eta gizarteari EHUren jardueraren informazio objektiboa eskaintzea ahalbidetzen dituzten adierazle neurgarriak ezartzea.

Era berean, egungo ekitaldian zehar, Kontseiluak 2007an burutu ziren lau proiektu eguneratuko ditu. Proiektu horiek ondokoak dira: Unibertsitate Jardueren Estatistika Urtekaria, Unibertsitatetik egresatutako ikasleek lortu beharreko gaitasunei buruz gizarteak dituen eskakizunen ikerketa, EHUko Produktu eta Zerbitzuen Katalogoaren gaineko Marketin Plana eta, azkenik, Unibertsitateko Lan-Eskaintzaren Behatokia.

Aipatu proiektuak, bai 2007an burutu zirenak bai 2008 eta 2009rako aurreikusitakoak, Gizarte Kontseiluko 2007-2010 Plan Estrategikoaren parte dira. Plan horren helburuen artean daude, besteak beste, Unibertsitatearen irudia irmotzea, gizarteak goi-mailako irakaskuntzan parte hartzea eta Kontseilua unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura gisa finkatzea.

II. Unibertsitate Plana

Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen Zuzendariak, Francisco Juaristik, II. Unibertsitate Plana 2007-2010 aurkeztu dio Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurari, Euskal Unibertsitate Sistema planifikatzeko eta finantzatzeko gauzatutako plana, hain zuzen. Plana indarrean egongo den lau urteetan, 248 milioi euro emango zaizkio EHUri, unibertsitate publikoak finantziazio egonkorragoa izan dezan bermatzeko.

Unibertsitate Planak ondorengoak ditu xede: Euskal Unibertsitate Sistema Goi mailako Irakaskuntzako Europar Gunera eta Ikerkuntzako Europar Gunera pixkanaka egokitzen hastea, Euskal Herriko Unibertsitatea finantzatzeko testuinguru egonkor bat ezartzea, berrikuntza eta ekoizpen zientifiko nahiz teknologikoen areagotzea bultzatzea, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzari laguntzeko programak zein ekintzak sustatzea, eta euskal ikerkuntzaren nazioartekotasuna bultzatzea.

Plan horrek, halaber, tartean dauden baliabide publikoen kudeaketaren kontrola eta gardentasuna bermatzeko mekanismoak ezarriko ditu, Unibertsitatea eta Administrazioa erantzule izaki.

Irakaskuntzari dagokionez, 2007-2010 Unibertsitate Planaren funtsezko beste ataletako bat da irakasleak Europako zuzentarauek bateragarritasunaren inguruan ezarritako ereduari jarraiki prestatzea, baita Graduko, Masterreko eta Doktoregoko programa ofizialak egokitzea ere.

Planak, gainera, irakasleen prestakuntza linguistikoa sustatzea eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzea areagotzea du helburu, azken hori, Hezkuntza Sailaren xede nagusia dena. Halaber, kudeaketarako, irakaskuntzarako eta unibertsitateko ikerkuntzarako aplikazio informatiko nagusien euskarazko bertsioak sortzea du helburu.

Ikasketa osagarriak

Buruenik, Osoko Bilkurak bederatzi ikasketa osagarrien matrikularen zenbatekoa baliozkotzea erabaki du. Une honetatik aurrera, prezioak honakoak dira:

  • “Interpretazioa”, 592, 80€ (7,8 kreditu);
  • “Performance eta mugimendua”, 562,40 € (7,4 kreditu);
  • “Espazio eszenikoa”, 562,40 € (7,4 kreditu);
  • “Ingurumen Zuzenbidea”, 400,00 € (5 kreditu);
  • “Interpretazioa II”, 167,20 € (2,2 kreditu);
  • “Garapen Iraunkorra. Hausnarketatik praktikara (2. atala)”, 120,00 € (10 kreditu);
  • “Genero arazoak eta berdintasun planak herri-administrazioan eta enpresa pribatuetan ezartzea”, 220,00 € (8 kreditu);
  • “Aurrerapenak kardiologian eta arrisku kardiobaskularra”, 1.000,00 € (5 kreditu);
  • “Txartel profesionalen berriztatzea. Zubi eta Makinetako espezialitatea”, 150,00 € (2 kreditu);

2007-2010 Plan Estrategikoa. Jarraipena eta Garapena 15.04.08

Posted by consejosocialupvehu in estratejikoaplana.
add a comment

2006lp abenduan, Bilkurak Gizarte Kontseiluaren 2007-2010 Plan Estrategikoa onartu zuen, zeinetan Euskal Herriko Unibertsitatearen itxura indartu nahi zen eta erakundea Gizarteari hurbildu.

Lau urteko honentzat indarrean dagoen Plan Estrategikoak lau ekintza-arlo ezartzen ditu- Unibertsitatearen itxura sendotzeko eta goi mailako herri heziketan gizartearen presentzia areagotzeko zein bien arteko loturan Kontseiluak duen betekizuna sendotzeko helburuarekin.

Dokumentua kontseiluaren xedea zehazten duten sei atalen inguruan egituratzen da, haren balioak, estrategiak, barruko baldintzak zein kanpokoak eta estrategia horiek lortzeko beharrezkoak diren taktikak edo ekintzak.

Plan horren jarraipenak eta inplementazioak urteko edo hainbat urteko plan eragileak ere aztertzen ditu, dagokien esparruan garatu beharreko ekintzak zehazten dituztenak.  Apirilak 17an, ospatu zen UPV/EHU-aren Gizarte Kontseiluaren Bilkurak onartu zuen 2008 eta 2009 urteen bitartean 12 proiektu gauzatzeko azken plan eragilea, bere Plan Estrategikoaren esparruan, non unibertsitatearen balioak zabaltzeko Foru Publikoaren sorrera, Unibertsitatearen zerbitzuen etekinaren adierazleen identifikazioa, UPV/EHU-ak sortutako ezagutzaren emaitzak transferitzeko prozesua martxan jartzea eta berrikuntzarekin, ikerketarekin eta ezagutzekin zerikusia duten giza beharren identifikazioa nabarmentzen diren.

[LINK]

Plan Estrategikoak 2007-2010 19.02.07

Posted by consejosocialupvehu in estratejikoaplana.
add a comment

UPV/EHUko Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurak joan den abenduaren 18an onartu zuen
datozen lau urteetarako Plan Estrategikoa. Plan horrek lau jarduera ardatz nagusi ditu eta
honakoak lortu nahi dira: Unibertsitatearen irudia indartu, gizartearen presentzia hazi goi
mailako ikasketetan eta Kontseiluaren zeregina indartu bi horien arteko zubi lanetan.

Lortzeko, Plan Operatiboa planteatu du bederatzi ekintzarekin. lan hau Gizarte Kontseiluak onartzen duen bigarrena da, lehenbizikoa 2000. urtean onartu
zuen, eta Robert Winter irakasleak koordinatu du, aurrekoa ere berak koordinatu zuen, eta ontseiluko kide gehienek hartu dute parte.

Topalekua 38 zk. (otsaila) (pdf, 293Kb)