Hezkuntza Sailak 2007-2010 II. Unibertsitate Plana aurkezten dio Osoko Bilkurari 21.04.08
Posted by consejosocialupvehu in estratejikoaplana, notasprensa-2008.add a comment
EHU-KO GIZARTE KONTSEILUAK 2008. ETA 2009. URTEETAN12 PROIEKTU BERRI GARATZEA ONARTU DU
EHUko Gizarte Kontseiluak gaur Bilbon egindako Osoko Bilkuran onartutakoaren arabera, 12 proiektu berri gauzatuko dira 2008. eta 2009. urteetan. Proiektuok Plan Estrategikoak jasoko ditu, eta horien artean, besteak beste, ondokoak daude: Foro Publiko bat eratzea unibertsitateko baloreak zabaltzeko, unibertsitate-zerbitzuen etekin adierazleak identifikatzea, EHUk irakatsitako ezagueraren emaitzak ezagutarazteko prozesu bat abian jartzea eta gizarteak berrikuntzarekin, ikerkuntzarekin eta ezaguerekin zer nolako beharrak dituen identifikatzea.
Kontseiluak 2008an gauzatuko dituen proiektuak ondokoak dira:
- Foro publiko bat koordinatzea, unibertsitateko baloreak zabaltzeko
· - Herri-administrazioek tituludunen beharra duten identifikatzea
· - EHUk dituen baliabide fisikoen inbentario bat gauzatzea
· - Unibertsitate-zerbitzuen etekin adierazleak identifikatzea eta aztertzea
· - Kontseiluaren Plan Estrategikoa berrikustea
· - Logistika laguntza ezartzea
·
2009ari dagokionez, berriz, onestu diren proiektuak ondokoak dira:
- EHUren antzeko ezaugarriak dituzten unibertsitate ereduak identifikatzea eta aztertzea. Sistema, Campusa, Ikastegiak. Kalitatea eta kudeaketa sistema xede duten unibertsitateko norabide estrategikoei laguntzeko.
· - Gizarteak berrikuntzarekin, ikerkuntzarekin, trebetasunekin, ezaguerekin eta prestakuntzarekin zer nolako behar dituen identifikatzea.
· - Baldintzak identifikatzea ikasleek enpresetan praktikak egiten dituztenean haiek optimizatzeko.
· - Beste titulu batzuetako eskumenak zehaztea eta zehaztutako horien ezarpena sustatzea.
· - Sortutako ezagutzen (ikerkuntza) emaitzak ezagutarazteko eta ikertzaileak bai eta haien jarduerak ere hedabideetan sarriago agertzeko prozesu bat eratzea.
· - Unibertsitatearen funtzio soziala jakinaraztea baita euskal gizartearen garapen sozio-ekonomikoari egiten dion ekarpena ere.
·
Horretaz gain, Osoko Bilkurak 2009. eta 2010. urteen artean garatuko diren beste bi proiektu hautatu ditu: Unibertsitateak gizarteari kontuak eman diezaion laguntzea eta gizarteari EHUren jardueraren informazio objektiboa eskaintzea ahalbidetzen dituzten adierazle neurgarriak ezartzea.
Era berean, egungo ekitaldian zehar, Kontseiluak 2007an burutu ziren lau proiektu eguneratuko ditu. Proiektu horiek ondokoak dira: Unibertsitate Jardueren Estatistika Urtekaria, Unibertsitatetik egresatutako ikasleek lortu beharreko gaitasunei buruz gizarteak dituen eskakizunen ikerketa, EHUko Produktu eta Zerbitzuen Katalogoaren gaineko Marketin Plana eta, azkenik, Unibertsitateko Lan-Eskaintzaren Behatokia.
Aipatu proiektuak, bai 2007an burutu zirenak bai 2008 eta 2009rako aurreikusitakoak, Gizarte Kontseiluko 2007-2010 Plan Estrategikoaren parte dira. Plan horren helburuen artean daude, besteak beste, Unibertsitatearen irudia irmotzea, gizarteak goi-mailako irakaskuntzan parte hartzea eta Kontseilua unibertsitatearen eta gizartearen arteko lotura gisa finkatzea.
II. Unibertsitate Plana
Beste alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateen Zuzendariak, Francisco Juaristik, II. Unibertsitate Plana 2007-2010 aurkeztu dio Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurari, Euskal Unibertsitate Sistema planifikatzeko eta finantzatzeko gauzatutako plana, hain zuzen. Plana indarrean egongo den lau urteetan, 248 milioi euro emango zaizkio EHUri, unibertsitate publikoak finantziazio egonkorragoa izan dezan bermatzeko.
Unibertsitate Planak ondorengoak ditu xede: Euskal Unibertsitate Sistema Goi mailako Irakaskuntzako Europar Gunera eta Ikerkuntzako Europar Gunera pixkanaka egokitzen hastea, Euskal Herriko Unibertsitatea finantzatzeko testuinguru egonkor bat ezartzea, berrikuntza eta ekoizpen zientifiko nahiz teknologikoen areagotzea bultzatzea, unibertsitatearen eta enpresaren arteko lankidetzari laguntzeko programak zein ekintzak sustatzea, eta euskal ikerkuntzaren nazioartekotasuna bultzatzea.
Plan horrek, halaber, tartean dauden baliabide publikoen kudeaketaren kontrola eta gardentasuna bermatzeko mekanismoak ezarriko ditu, Unibertsitatea eta Administrazioa erantzule izaki.
Irakaskuntzari dagokionez, 2007-2010 Unibertsitate Planaren funtsezko beste ataletako bat da irakasleak Europako zuzentarauek bateragarritasunaren inguruan ezarritako ereduari jarraiki prestatzea, baita Graduko, Masterreko eta Doktoregoko programa ofizialak egokitzea ere.
Planak, gainera, irakasleen prestakuntza linguistikoa sustatzea eta euskarazko irakaskuntzaren eskaintzea areagotzea du helburu, azken hori, Hezkuntza Sailaren xede nagusia dena. Halaber, kudeaketarako, irakaskuntzarako eta unibertsitateko ikerkuntzarako aplikazio informatiko nagusien euskarazko bertsioak sortzea du helburu.
Ikasketa osagarriak
Buruenik, Osoko Bilkurak bederatzi ikasketa osagarrien matrikularen zenbatekoa baliozkotzea erabaki du. Une honetatik aurrera, prezioak honakoak dira:
- “Interpretazioa”, 592, 80€ (7,8 kreditu);
- “Performance eta mugimendua”, 562,40 € (7,4 kreditu);
- “Espazio eszenikoa”, 562,40 € (7,4 kreditu);
- “Ingurumen Zuzenbidea”, 400,00 € (5 kreditu);
- “Interpretazioa II”, 167,20 € (2,2 kreditu);
- “Garapen Iraunkorra. Hausnarketatik praktikara (2. atala)”, 120,00 € (10 kreditu);
- “Genero arazoak eta berdintasun planak herri-administrazioan eta enpresa pribatuetan ezartzea”, 220,00 € (8 kreditu);
- “Aurrerapenak kardiologian eta arrisku kardiobaskularra”, 1.000,00 € (5 kreditu);
- “Txartel profesionalen berriztatzea. Zubi eta Makinetako espezialitatea”, 150,00 € (2 kreditu);
G-9 Unibersitate-taldeki Gizarte Kontseiluak Bilbon bilduko dira lehenengoz 1.04.08
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2008.add a comment
G-9 taldea osatzen duten unibertsitateetako Gizarte Kontseiluetako Lehendakari eta Idazkariak gaur Bilbon bildu dira lehenengoz, euren arteko lehen harremana hasi eta orain dela gutxi Londresen egin den Unibertsitate Gizarte Kontseiluen Nazioarteko Lehendakarien Elkartearen 2. Bileran hartutako erabakiak aztertzeko helburuarekin.
Nazioarte mailako bileran Australia, Austria, Kanada, Danimarka, Espainia, Amerikako Estatu Batuak, Irlanda, Erresuma Batua, Hegoafrika, Suedia eta Tailandiako Kontseiluetako lehendakariek hartu zuten parte, nazioarteko goi mailako beste hezkuntza erakundeetako ordezkariekin batera eta, besteak beste, ikasleen onarpenean, matrikulen prezioan, estrategia-zuzendaritzan eta euren ikerketen emaitzaren ustiapenean autonomia handitzeko beharraz aritu ziren.
Horrez gain, Londresen egindako bileratik honakoak ondorioztatu ziren, besteak beste: unibertsitateek kontuak ematea eta Kontseiluei funtsezko adierazle-multzoa, kualitatibo zein kuantitatiboak aurkeztearen beharra, ildo estrategiko nagusien garapena islatu eta desbideraketak antzemateko bidea zabal dezaten, horiek zuzentzeko neurri egokiak hartzeko helburuarekin.
Hurrengo bilera ekainaren 6an
Lehenengo bileran, G-9 Unibertsitate Taldeko Gizarte Kontseiluak lantaldea sortzeko erabakia hartu du -bederatzi unibertsitateetako Kontseiluetako idazkariek osatua- etorkizuneko elkarlanaren ildo nagusi posibleak zehaztu eta ekainaren 6an Zaragozan egingo den bileran ondorioak aurkezteko.
G-9 Taldean euren erkidego autonomoetan (Kantabria, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Balear Uharteak, Errioxa, Nafarroa, Oviedo, Zaragoza eta Euskadi) bakarrak diren unibertsitateek hartzen dute parte eta Taldeko kide diren erakundeen arteko elkarlana bultzatzea da taldearen helburu nagusia, bai irakaskuntza eta ikerketa jardueretan, bai kudeaketa eta zerbitzuei dagokienean.

