Topalekua 94 zk. 2017 ekaina 16.06.17
Posted by consejosocialupvehu in Sailkatu gabea.add a comment
GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 969 IRAKASLERI (IRAKASLE ETA IKERLARI) ORDAINSARI OSAGARRIAK ESLEITU DIZKIE 25.05.17
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2017.add a comment
UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean lanean diharduten 969 irakasleri (irakasle eta ikertzaile) seigarren deialdiari dagozkion B1, B2, B3, A1 eta A2 tarteetako ordainsari osagarrien gehigarriak esleitzea onetsi du, Ezagutza-alorren arabera, 96 Osasungintza Zientzietako Irakasle eta Ikertzaileak dira, 188 Sozial eta Juridikoetakoak, 186 Esperimentaletakoak, 206 Teknikoetakoak, 147 Humanitateetakoak eta 146 Ekonomikoetakoak.
Osagarrien esleipena, irakasle bakoitzarentzat berezia eta banan-banakoa, Gizarte Kontseiluak 2016ko uztailaren 22an VI. Deialdirako ezarritako terminoei jarraiki egin da. Ordainsari osagarriak hiru mailatan sailkatura daude: A maila, bikaintasuna aitortzera zuzendua; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza balioesten dituena; eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean egindako jardun profesionala aitortzen duena.
Irakasle horien osagarrien esleipenak UPV/EHU-ko Gobernu Kontseiluaren oniritzia jaso zuen joan den maiatzaren 11n eta Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemako Kalitatearen Agentziaren derrigorrezko ebaluazio positiboa dauka.
Ikasketa osagarriak
Kontseiluak, halaber, Ikasketa Osagarrietako zazpi ikastaroen matrikula-tasak ezarri ditu:
- “Hizkuntz Ingeniaritzaren arloko aplikazioak/Advances Applications on Language Technologies”. (32,45€ Kreditu bakoitzeko, 9 kreditu)
- “Seminario formativo complementario en Teoría Política”. (100,00 € Kreditu bakoitzeko, 10 kreditu)
- “Desarrollo de competencias y revisión de enfoques para la enseñanza de Español Lengua Extranjera (ELE)”. (67,86 € Kreditu bakoitzeko, 5,6 kreditu)
- “Focus on multilingualism: language integration in the curriculum (2. edizioa)”. (100,00 € Kreditu bakoitzeko, 10 kreditu)
- “Mercado interior y unión monetaria de la Unión Europea”. (20,00 € Kreditu bakoitzeko, 5 kreditu)
- “Papel del odontólogo en el diagnóstico y tratamiento de la apnea-hipoapnea del sueño”. (150,00 € Kreditu bakoitzeko, 1,6 kreditu)
- “Scientific Diving”. (98,4848 € Kreditu bakoitzeko, 3,3 kreditu)
Azkenik, osoko saio berean, Kontseiluak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eskatutako aurrekontuaren hainbat aldaketa ere onetsi ditu.
195.- Osoko Bilkura 25.05.17
Posted by consejosocialupvehu in Plenos-2017.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- 2017eko martxoaren 29an burututako ehun eta laurogeita hamalaugarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
- Aurrekontu-aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- 2016eko deialdiari dagokion gehigarrizko ordainsari osagarriak (A eta B tarteak) esleitzeko proposamena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Irakasleen osagarri gehigarriak ebaluatzeko eta finkatzeko 2015eko deialdian egindako esleipenari jarritako birjartze errekurtsoak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Akatsak zuzentzea, irakasleen gehigarrizko osagarriak ebaluatzeko eta finkatzeko 2015eko deialdian eginiko esleipenari jarritako berraztertzeko errekurtsoei buruzko akordioan atzemandakoak, eta Unibasqen txostena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Ikasketa Osagarriak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Erregu-galderak.


