189.- Osoko Bilkura 18.03.16
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2016.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- 2016ko Euskal Herriko Unibertsitateko aurrekontua. Irizpena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
UPV/EHU-KO GIZARTE-KONTSEILUAK ORDAINSARI-OSAGARRIAK ESLEITZEA ETA FINKATZEA ONETSI DU 29.12.15
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.add a comment
UPV/EHU-ko Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur Bilbon eta 2015eko iraileko deialdiari jarraiki beren merituak egiaztatu zituzten unibertsitateko irakasleentzako Ordainsari-osagarri gehigarrietako C1 eta C2 tarteak esleitzea eta finkatzea onetsi du.
Kontseiluak Unibertsitateko hiru campusetan irakasten diren Gizarte Zientzietako Unibertsitate-tituluen prezioak ere onetsi ditu (esperientzia-gelenak) eta, egoki den moduan, ikasturte akademiko honetan UPV/EHU-n irakatsiko diren 31 ikasketa osagarrietako ikastaroen tasa akademikoak ezarri edo baliozkotu ditu.
Osoko bilkura horretan bertan, Kontseiluak Donostiako “Villa Asunción” izeneko eraikineko unibertsitateko zerbitzu publikoaren desafektazioa erabaki du, baita hura Gipuzkoako Foru Aldundiari itzultzea ere, Ondarreta Pasealekuko “Centro Elbira Zipitria” zentro berria ireki zutenetik instalazioak erabat hutsik eta unibertsitaterako inolako erabilerarik gabe geratu direlako.
Azkenik, osoko bilkurak Unibertsitateak eskatutako zenbait aurrekontu-aldaketa onetsi ditu, baita erakundearen finantza-informazio egoerak ere, 2015eko irailaren 30ean.
188.- Osoko Bilkura 23.12.15
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2015.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- 2015eko uztailaren 22an burututako ehun eta laurogeita zazpigarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
Borrador Acta Pleno 187 - Aurregraduko Berezko Titulua Giza-ZientziaK. Esperientziaren Gelak. Batzorde Akademiko eta Euskararakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
- Ikasketa Osagarriak. Batzorde Akademiko eta Euskararakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
- Aurrekontu aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Donostiako “Villa Asunción” izeneko eraikina unibertsitateko zerbitzu publikotik kendu eta eraikina Gipuzkoako Foru Aldundiari itzultzeko eskaria. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Irakasleen eta ikertzaileen ordainsari-osagarrien esleipena eta finkapena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren finantza-informazioaren egoerak, 2015eko irailaren 30an.
- Erregu-galderak.

