jump to navigation

Topalekua 88 zk. 2015 uztaila. 29.07.15

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
add a comment

topalekuEus88


GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHU-KO 2014KO EKITALDIKO KONTUAK ONETSI DITU 23.07.15

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.
add a comment

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak onetsi ditu UPV/EHUren 2014ko aurrekontuaren kontabilitate-egoerak. Ekitaldi horretan, Unibertsitate Publikoaren behin betiko kreditua 514.800.000 eurokoa izan zen, eta kitaldiaren amaieran, 625.000 euroko superabita zuen. Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateak ekonomiari eta finantzei buruzko informazio hori jakinarazi dio Unibertsitateko gobernu-organoari, herritarrei kontuak aurkezteko prozesuaren testuinguruan.

Horrez gain, oso bilkurak aztertu du Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren deialdiaren bidez emandako sei lankidetza-beka banatzeko modua. Horren harira, kontuan hartu du Eusko Jaurlaritzak onartu dituen ikerketa-taldeen puntu-sailkapena, eta bekak 80 puntutik gora dituzten zenbait sailari esleitzea erabaki du. Hona hemen esleipena jaso duten sailak: Kimika Organikoa I Saila; Komunikazioen Ingeniaritza Saila; Neurozientziak Saila; Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saila; Ekonomi Analisiaren Oinarriak I Saila; Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia Saila. Horrekin batera, Kontseiluak erabaki du, sail horietako batean izangairik ez balego, hutsik geratuko litzatekeen lankidetza-beka eskatzaileen artean nota altuena duen ikasleari ematea. Izan ere, horrela jokatuko da, deialdiaren beka guztiak banatu arte.
Bestalde, osoko bilkuraren bilera berean, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluak finkatu ditu 34 berezko ikasketa-ikastaroren prezioak; haietako 15 master-ikastaro dira. Hona hemen ikastarook:
• Comunicación Corporativa
• Construcción Sostenible y Eficiencia Energética
• Nazioarteko Lankidetza Ez Zentralizatua
• Cooperación Internacional y Educación Emancipadora
• Derecho Ambiental
• Derecho del Comercio Internacional
• Dirección y Gestión de Empresas
• Dolor Orofacial y Transtornos Temporomandibulares
• Emprendimiento e3
• Gestión para la competitividad empresarial
• Igualdad de Mujeres y Hombres
• Innovación Social
• Marketing y Dirección Comercial
• Patología Oral
• Tecnología Aeronáutica
Eta unibertsitate-espezialista izateko 19 ikastaro:
• Agroekologia Trantsiziorako gure bideak lantzen
• Análisis de la Geoinformación
• Asistencia a las Víctimas de Experiencias Traumáticas
• Auditoria de Cuentas
• Auditoría y Consultoría Socio Laboral
• Diseño de Moda
• Estética Dental Integrada
• Gestión Patrimonial y Banca Privada
• Hizkuntza Plangintza
• Hondakinen Kudeaketa eta Tratamenduak
• Implantología Oral y Microcirugía
• Enpresa Arloan Nazioartekotzea
• International Election Observation and Electoral Assistance
• Itzulpengintza eta Teknologia
• Máquina Herramienta y Procesos Avanzados de Fabricación
• Medio Ambiente y Sostenibilidad
• Mendizaletasuna, Mendi Jardueren Ikasketak
• Proposamena: Detective Privado
• Zergak

Gainera, Kontseiluak erabaki du ikasketa osagarrien 8 ikastaroren prezioak ere ezartzea. Ikastaro horiek dagoeneko onartu ditu UPV/EHUko Graduondoko Batzordeak. Hona hemen ikastarook:
• Prestakuntza eguneratzea I
• Prestakuntza eguneratzea II
• Alderdi juridikoak
• CAE. Elementu finitoak
• Justizia Konpontzailea
• Kudeaketa Sistemak
• Ordenagailuz lagunduriko diseinu eta fabrikazio ingeniaritza
• Atención a la diferencia

UPV/EHUk HEGAN elkartean parte hartzea
Osoko Bilkurak, halaber, onartu du UPV/EHUk Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean (HEGAN) parte hartzea. Industria-, lanbide-, teknologia- eta ikerketa-sare baten garapena bultzatzea da elkartearen xedea. Sare horrek gai izan behar du nazioarteko eta nazioko aeronautika-merkatuan lehiatzeko. Horrez gain, parte hartzen duten agenteak koordinatu nahi ditu, azpisektorea nazioartean aintzat har dezaten. Horrekin guztiarekin batera, EAEko ekonomia eta zientzia- eta teknika-garapena indartu, eta lanpostu espezializatuak sortu nahi ditu.
Bilera berean, osoko bilkurak onartu ditu aurrekontu-aldaketa batzuk, bai eta Gizarte Kontseiluaren beraren finantzaketa-informazioaren egoerak, 2015eko lehenengo seihilekoari buruzkoak, ere.


187.- Osoko Bilkura 22.07.15

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2015.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. 2015eko ekainaren 3an burututako ehun eta laurogeita seigarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
  2. Hezkuntza, Kultur eta Kirol Ministerioak deitutako 2015-2016 ikasturterako Elkarlanerako Diru-laguntzak. Haien banaketa departamentuetan. Akademi eta Euskara Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Unibertsitateko Masterretako Ikasleen Jarraitzeko Arauak. Akademi eta Euskara Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Berezko Tituluak 2015-2016. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. Ikasketa Osagarriak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. Unibertsitateko 2014ko Txosten Ekonomikoa. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  7. Aurrekontu aldaketak. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  8. UPV/EHU Bazkide laguntzaile moduan parte hartzea “Euskadiko Aeronautika eta Espazioko Klusterra (HEGAN)” Elkartean. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  9. Gizarte Kontseiluaren finantza – informazioaren egoerak, 2015eko martxoaren 31an eta ekainaren 30ean.
  10. Erregu-galderak.