Topalekua 82 zk. 2013 Urrria. 15.10.13
Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.add a comment
GIZARTE-KONTSEILUAK UPV/EHUko 2012ko KONTABILITATE-EGOERAK ONETSI DITU 14.10.13
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2013.add a comment
Universidad del País Vasco/ Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak onetsi ditu UPV/EHUren 2012ko aurrekontuen kontabilitate-egoerak. Ekitaldia 1,2 milioi euroko superabita zegoela itxi zen. Unibertsitate publikoak unibertsitateko gobernu-organoari aurkeztu dio ekonomiari eta finantzaketari buruzko informazio hori, gizarteari kontuak emateko prozesuaren esparruan.
Era berean, Kontseiluak,10 kreditu baino kreditu gutxiagoko ikastaroetarako ezarritakoa betetzeko, ikasketa osagarrien 12 ikastaroren prezioak baliozkotzea erabaki du. Ikastaro horiek UPV/EHUko Doktorego Azpibatzordeak onartu ditu. Ikastaroei buruzko zehaztapenak:
- “Fatxada arinak: eraikitzea, obratzea eta segurtasuna” (4. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
- “Fatxada arinak: energia-eraginkortasuna eta berrikuntza” (4. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
- “Fatxada arinen diseinua” (2. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
- “Fatxada arinen kalkulua” (2. aldia). 700,00 € (129,63 euro kredituko; 5,4 kreditu)
- “Bioerabilgarritasuna eta biobaliokidetasuna”. 300,00 € (100,00 euro kredituko; 3 kreditu)
- “Ikastaro teoriko-praktikoa: Plexu brankialari egokitutako anestesia lokala eta erregionala”. 50,00 € (12,50 euro kredituko; 4 kreditu)
- “Interpretazioa I” (7. edizioa). 585,00 € (75,00 euro kredituko; 7,8 kreditu)
- “Performancea eta mugimendua” (7. edizioa). 577,50 € (75,00 euro kredituko; 7,7 kreditu)
- “Eszena-eremua” (7. edizioa). 480,00 € (75,00 euro kredituko; 6,4 kreditu)
- “Interpretazioa II” (7. edizioa). 180,00 € (75,00 euro kredituko; 2,4 kreditu)
- “Erlijioaren didaktika” (2. aldia) 200,00 € (25,00 euro kredituko; 8 kreditu)
- “CAE. Ikastaro Aurreratua: Elementu Finituen Bidezko Simulazioa, Kalkulua eta Ingeniaritza” (15. edizioa). 500,00 € (35,7143 euro kredituko; 14 kreditu).
Bilera berean, osoko bilkurak aurrekontu-aldaketa batzuk onartu ditu, eta Gizarte Kontseiluaren finantzaketa-informazioaren egoerak, 2013ko lehenengo seihilekoari buruzkoak, aztertu ditu.
Osoko Bilkurara lehendabizi etorri dira Armando Llanos, Arabako Batzar Nagusien izenean; eta Jon Ander Aguirrechu, Unibertsitateko ikasleen ordez. Haiekin batera, aurreko bileretan beste bi kontseilukide berri gehitu ziren Gizarte Kontseiluan: Aurkene Astibia, Gipuzkoako Batzar Nagusien ordezkaria; eta Carlos Pereda, Confebask-en ordezkaria. Bileraren amaieran, osoko bilkurak Paulino Corcuera UPV/EHUko Gobernu Kontseiluko Gizarte Kontseiluaren ordezkari izendatu du.
177.- Osoko Bilkura 9.10.13
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2013.add a comment
Gai zerrenda hauxe izango da:
- 2013ko uztailaren 17an burututako ehun eta hirurogeita hamabostgarren eta ehun eta hirurogeita hamaseigarren bileraren aktak irakurtzea eta, hala dagokionean, onartzea.
- Unibertsitateko 2012ko Txosten Ekonomikoa.Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Aurrekontu-aldaketak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Ikasketa Osagarriak. Prezioak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- 2013-2014 berezko titulazioak. Akatsen zuzenketa. Batzorde Akademiko eta Euskarakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren finantza – informazioaren egoerak, 2013eko ekainaren 30an.
- Gizarte Kontseiluaren ordezkariak izendatzea Gobernu Kontseiluan.
- Erregu-galderak.


