Topalekua 64 zk. 2011 martxoa. 16.03.11
Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.add a comment
GIZARTE-KONTSEILUAK EHU-REN URTE ANITZEKO INBERTSIO-PLANA ONARTU DU, 146 MILIOI EUROKO HORNIDURAREKIN 2015ERA ARTE 11.03.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.add a comment
· Eusko Jaurlaritzak 126 milioi euro emango ditu eta beste jarduera batzuk, 20 milioi euroko balioa dutenak, finantzaketa lortzearen arabera baldintzatuta daude.
· Bizkaiko campusean ia 100 milioi euro, Gipuzkoakoan 25 milioi euro eta Arabakoan 21 milioi euro inbertitzea barne hartzen du.
Aipatutako planaren esparruan garatu beharreko proiektuen artean honako inbertsio hauek nabarmentzen dira: Basurtoko Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eraikin berria eta Erizaintza Eskola, 76 milioi eurorekin; Araban Elurreta Gelategiaren hedapena, 9 milioirekin; Gipuzkoako Erabilera Anitzetarako Prestakuntza eta Berrikuntza Zentroa eraikitzea, 7,7 milioi eurorekin; Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Psikologia Fakultatearen erreforma (Gipuzkoa), 6 milioirekin; espazioak Goi Mailako Hezkuntzarako Europako Espazioko irakaskuntzara egokitzea (Gipuzkoa), 6 milioirekin; eta Gizarte Zientzietako eta Humanitateetako Ikerketa eta Azterketa Aurreratuetarako Zentroa eraikitzea, 11,8 milioi euroko inbertsioarekin.
Beste gai batzuk
Bestalde, Osoko Bilkurak, 2010eko abenduaren 31ko finantza-informazioaren egoera aztertu ondoren, aurreko ekitaldiari dagokion Gizarte Kontseiluaren Aurrekontua likidatzea onartu du eta Bilboko Udal Etxebizitzetan Ventosa Bidea kaleko bi eraikinetan EHUk duen partaidetzako % 9aren doako eskuragarritasuna onartu du.
Gainera, UNIQUALek Kontseiluari jakinarazi dizkion irakasleen ordainketa-osagarriei buruzko auzien sententziak egikaritzeari dagokionez, Osoko Bilkurak erabaki du aipatu Agentziak EHUko Gobernu Kontseiluari bere proposamena bidaltzea, horren justifikazioarekin eta hori bermatzen duen dokumentazioarekin, aipatutako organoak esleipen-proposamen bat egiteko Gizarte Kontseiluak azter dezan edo, hala badagokio, onar dezan, irakasle eskatzaileari dagozkion ordainketa-osagarriak esleituz.
Azkenik, Kontseiluak erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari bidaliko diola Hegoa munduko garapenari eta ekonomiari buruzko ikasketetarako Unibertsitate Institutu Atxiki izatetik Institutu Misto izatera pasatzeko transformazio-proposamena.
154.- Osoko Bilkura 9.03.11
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2011.add a comment
Gai zerrenda hau da:
- 2011ko urtarrilaren 26an burututako ehun eta berrogeita bigarrengarren eta hirugarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
- Garapena eta munduko ekonomiari buruzko ikasketen atxikitako unibertsitate institutua (Hegoa) institutu misto bihurtzea Irakaskuntza eta euskara batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarrien esleipena. Berresleipenak. Ekonomia eta finantza batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarrien esleipena. Epai burutzeak. Ekonomia eta finantza batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- PrUPV/EHUk Bilboko Ventosa bideko bi eraikinetan daukan partaidetza (%9koa) doan uztea Viviendas Municipales de Bilbao – Bilboko Udal Etxebizitzak Erakunde autonomoari. Ekonomia eta finantza batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Urte anitzeko inbertsio 2011-2015. Ekonomia eta finantza batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren aurrekontu-likidazio egoerak 2010ko abenduaren 31an. Auditoria-txostena. Ekonomia eta finantza batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Kontseiluaren Lehendakariaren txostena.
- Galderak eta eskaerak.



