EHU-AREN GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK DOKTORETZAKO 10 IKASKETA BERRI BARNERATZEA ONETSI DU 30.03.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.add a comment
Gizarte Kontseiluak Unibertsitatea-Gizartea Topaketak sortuko ditu, eztabaidarako eta berrikuntzarako forua
Gaur, Bilbon, ospatu den EHU-aren Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak erabaki du Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketako Sailari Euskal Herriko Unibertsitatean beste 10 doktoretza-ikasketa barneratzea proposatzea erabaki du. Ondorioz, 2010-2011 ikasturtean 71 doktoretza-ikastaro egongo dira, eta horietatik erdiak edo Zientziako eta Teknologiako Ministerioaren kalitate goraipamena jaso dute.
Ikasketa berri horiek Unibertsitatearen Gobernu-Kontseiluaren oniritzia jaso dute eta Uniqualen onespena. Hainbat arlo jorratzen dituzte: Zientzia eta Teknologia Kuantikoa, Ikerketa Biomedikua, Herri Osasuna,Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia, Arkitektura, Urbanismoa eta Ondarea, Nazionalismoa XXI. mendean, Zientzia Politikoa eta Administraziokoa, Teknologia, Ikasketa eta Heziketa, Jarduera fisikoen eta Kirolaren Zientziak; eta Zientzia Kognitiboa eta Giza Zientziak.
Unibertsitatea-Gizartea Topaketak
Horrez gain, Kontseiluak Unibertsitatea-Gizartea Topaketak direlakoa martxan jartzea ere onetsi du. Xedetzat Euskal Herriko Unibertsitatearen eskura gizartea Unibertsitateak sustatutako ikerketa lan eta proiektuetan sartzea erraztea eta unibertsitateko munduaren, gizarte agenteen eta ekonomikoen topagunea izatea duen komunikatzeko tresna jartzea da. 2011 urtean, Gizarte Kontseiluaren Plan Estrategikoaren barruan, garatu nahi den Forua hiru hilean behin bilduko da eta landutako gaien ezaugarriei egokitzeko formatu malgua izango du.
GIZARTE-KONTSEILUAK EHU-REN URTE ANITZEKO INBERTSIO-PLANA ONARTU DU, 146 MILIOI EUROKO HORNIDURAREKIN 2015ERA ARTE 11.03.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.add a comment
· Eusko Jaurlaritzak 126 milioi euro emango ditu eta beste jarduera batzuk, 20 milioi euroko balioa dutenak, finantzaketa lortzearen arabera baldintzatuta daude.
· Bizkaiko campusean ia 100 milioi euro, Gipuzkoakoan 25 milioi euro eta Arabakoan 21 milioi euro inbertitzea barne hartzen du.
Aipatutako planaren esparruan garatu beharreko proiektuen artean honako inbertsio hauek nabarmentzen dira: Basurtoko Medikuntza eta Odontologia Fakultatearen eraikin berria eta Erizaintza Eskola, 76 milioi eurorekin; Araban Elurreta Gelategiaren hedapena, 9 milioirekin; Gipuzkoako Erabilera Anitzetarako Prestakuntza eta Berrikuntza Zentroa eraikitzea, 7,7 milioi eurorekin; Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen eta Psikologia Fakultatearen erreforma (Gipuzkoa), 6 milioirekin; espazioak Goi Mailako Hezkuntzarako Europako Espazioko irakaskuntzara egokitzea (Gipuzkoa), 6 milioirekin; eta Gizarte Zientzietako eta Humanitateetako Ikerketa eta Azterketa Aurreratuetarako Zentroa eraikitzea, 11,8 milioi euroko inbertsioarekin.
Beste gai batzuk
Bestalde, Osoko Bilkurak, 2010eko abenduaren 31ko finantza-informazioaren egoera aztertu ondoren, aurreko ekitaldiari dagokion Gizarte Kontseiluaren Aurrekontua likidatzea onartu du eta Bilboko Udal Etxebizitzetan Ventosa Bidea kaleko bi eraikinetan EHUk duen partaidetzako % 9aren doako eskuragarritasuna onartu du.
Gainera, UNIQUALek Kontseiluari jakinarazi dizkion irakasleen ordainketa-osagarriei buruzko auzien sententziak egikaritzeari dagokionez, Osoko Bilkurak erabaki du aipatu Agentziak EHUko Gobernu Kontseiluari bere proposamena bidaltzea, horren justifikazioarekin eta hori bermatzen duen dokumentazioarekin, aipatutako organoak esleipen-proposamen bat egiteko Gizarte Kontseiluak azter dezan edo, hala badagokio, onar dezan, irakasle eskatzaileari dagozkion ordainketa-osagarriak esleituz.
Azkenik, Kontseiluak erabaki du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari bidaliko diola Hegoa munduko garapenari eta ekonomiari buruzko ikasketetarako Unibertsitate Institutu Atxiki izatetik Institutu Misto izatera pasatzeko transformazio-proposamena.
GIZARTE-KONTSEILUAK 445,3 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTU DU EHU-RAKO 2011-N, AURREKO EKITALDIAN BAINO % 7,8 GUTXIAGO 26.01.11
Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.add a comment
EHUren Gizarte Kontseiluaren Ezohiko Bilkura Bilbon egin da gaur eta, horretan, Euskal Herriko Unibertsitatearen 2011 urterako aurrekontua onartu zen. Aurrekontua 445,34 milioi eurokoa da, hots, aurreko ekitaldian baino % 7,87 gutxiago (483,40 eurokoa izan zen).
Gehien murriztu diren kapituluak inbertsio errealena (54,8 milioi izatetik 31,8 milioi izatera pasa da, hots, 2010ean baino 23 milioi gutxiago) eta langileria-gastuena (283,9 milioitik 274,3 milioira pasa da, hots, 9,2 milioi gutxiago) izan dira. Langileriako gastuaren murrizketa Eusko Jaurlaritzak administrazioaren zerbitzura dauden langile guztientzako ezarritako soldata-murriztapenak ekarri du, oro har, eta Unibertsitateko irakasle eta ikerlarien eta administrazio- eta zerbitzu-langileen soldata-murriztapenak, zehazki.
Aipatu akordioa onartzeko, Gizarte Kontseiluak EHUren Gobernu Kontseiluak pasa den abenduaren 22ko bileran onartutako Aurrekontu Proiektua analizatu zuen, orobat ordezkaritza sozialeko organoaren Batzorde Ekonomikoak egindako txostena, non berrikuntza nagusiak jasotzen baitira, ekonomia- eta finantza-analisi sakona egiten baita kapituluka, programaka eta gastu-unitateka eta zenbait hobekuntza-gomendio egiten baitira.
2011rako aurrekontu-beherakadak eten egin du EHUren etengabeko hazkunderako joera, non 2004an 283 milioi euroko aurrekontua izatetik 2010ean 483 milioiko aurrekontua izatera igaro baita; baina 445,3 milioitan geratu da uneko ekitaldirako, hurrengo grafikoan ikus daitekeen moduan:
Kontseiluaren 2011rako aurrekontua % 24,2 murriztu da
Bestalde, Osoko Bilkurak Gizarte Kontseiluaren beraren 2011rako aurrekontua ere onartu zuen, 0,76 milioi euro dena. Hori 2010ekoa (1,07 milioi euro) baino % 24,2 baxuagoa da eta 2010ean ere % 23,9ko murriztapena egon zen 2009 urtearekiko.
Azkenik, Kontseiluak zortzi ikastaro osagarriren matrikula-prezioak hitzartu zituen eta zenbait aurrekontu-aldaketa onartu zituen.




