jump to navigation

GIZARTE KONTSEILUAK UPV/EHU BIZKAIKO PARKE TEKNOLOGIKOA S.A.-N PARTE HARTZEA ONETSI DU 16.07.09

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
add a comment

Gaur, Bilbon ospatu den UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak onetsi du Bizkaiko Parke Teknologikoaren sozietate anonimo publikoaren kapitalean parte hartzea, eta horretarako, 188.000 m2-ko azalera eman diote “UPV/EHU Zientzia Parkea” eraikitzeko administrazio emakida gisa.

Helburua “UPV/EHU Zientzia Parkea” izeneko industri zientifikoko eta teknologikoko parkea eraikitzea da, ikerketa, unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanak, sustapena eta diseinua sustatzeko bikaintasun eta berrikuntza espazioa izango dena. Hori guztia kalitate eta iraunkortasun parametroei jarraiki eta berrikuntza zein ezagutzaren gizartean oinarrituta.  Ezagutzan eta ikerketan oinarritutako enpresa berriak enplegu kualifikatuekin eta enpresa-proiektu lehiakorrekin sortzeko eta garatzeko espazioa.

Bestetik, Kontseiluak graduetako berariazko 6 tituluren matrikulen prezioa onartu du eta graduondoko beste 37renak, 2009-2010 ikasturterako. Lehenei dagokienez, bik aurretik zuten prezioarekin jarraituko dute, batek eguneratu egingo du prezioa, eta beste hirurak berriak dira. Graduondoko tituluei dagokienez, 23ren prezioek ez dute aldaketarik izango, beste lauk prezio berria izango dute eta beste hamarrak berriak izango dira. Osoko Bilkurak Ikasketa Osagarrietako 5 ikastaroren matrikulen prezioen konbalidazioa ere adostu du.

Elkarkidetza diru-laguntzak

Gainera, Kontseiluaren Osoko Bilkurak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza Sailak atera dituen 125 Elkarkidetza Diru-laguntzak eta Hezkuntzako Ministerioak atera dituen beste zortziak unibertsitateko Departamentuen artean banatzeko modua onetsi du. G9 Unibertitate-taldeak onartutako ekoizpen zientifikoko baremoak aplikatuz banatu dira. Gainera, diru-laguntzen %30 deialdiaren eskakizunak betetzen eta Departamentuen artean egindako banaketatik at gelditu diren ikasleentzat gorde da.

Azkenik, Kontseiluak bere oniritzia eman die 2010ean, indarrean dagoen Plan Estrategikoaren baitan, garatuko dituen proiektuei. Horrela, hurrengo urtean, Urtekari Estatistikoa, Ikerkuntza Produktuen Katalogoa, Enpleguaren Behatokia eta etekin adierazleak eguneratzeaz eta ikerketaren emaitzak ezagutzera emateaz gain, Gizarte Kontseiluak bost proiektu berri landu nahi ditu: berrikuntza-foro bat diseinatu, unibertitatetik ateratakoen bulegoa sortu, UPV/EHUaren batzorde mistoa martxan jarri, enplegu iturri berrien inguruan ikertzea edo Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea nazioartean ezagutzera ematea.


20 adierazlez osatutako bateria batek hobekuntzak identifikatzea, helburuak lortzen diren egiaztatzea eta emaitzak zein haien eboluzioa beste Unibertsitateenekin alderatzea ahalbidetuko du 12.03.09

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
add a comment

GIZARTE KONTSEILUAK KONTUAK EMATEKO ADIERAZLEEN SISTEMA BAT DEFINITU DU UPV/EHU-REN GIZARTE HELBURUAK NORAINO LORTU DIREN NEURTZEKO

Gaur, Bilbon, ospatu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHU-ren gizarte helburuak kontuak organo horri emateko betebeharren esparruan noraino betetzen diren neurtzeko baliagarria izango den adierazleen sistema definitu du.

Onartu den sistemak unibertsitateko zerbitzuen jarduera ebaluatzea eta antzeko ezaugarriak dituzten unibertsitateenekin alderatzea ahalbidetuko duen adierazleen bateria identifikatu du. Helburua gizarteari UPV/EHU-ren helburuak noraino betetzen diren eta hark egindako ekarpena zein den jakinaraztea da.

Egun, informazio ugari dago, baina datuak ez dira hiritarren interesen edo kezken ikuspuntutik erabiltzen edo aurkezten. Adierazleen sistema honen helburua “lehentasuneko arreta” behar duten arloak identifikatzeko esfortzua nagusi bilakatzea da, Gizarteari kontuak emateko ikuspegitik eta adituak ez direnek ere uler dezaten modu sinplean eta alderatuz emaitzak aurkeztea.

[LINK]


PRENTSA OHARRA: Tituludunek gizartearen beharrei hobe egokitzen diren prestakuntza eduki dezaten lortzeko epe laburreko eta ertaineko 10 ekintza biltzen ditu 6.02.09

Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.
add a comment

UPV/EHU-AN BERRIKUNTZA ETA EKINTZAILETZA GAITASUNA GARATZEKO PLANA ONARTU DU GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak, UPV/EHUko ikasleen artean berrikuntza eta ekintzailetza gaitasunak garatzeko proiektua onartu du gaur, Bilbon. Epe laburrera eta ertainera burutuko diren 10 ekintza biltzen ditu, unibertsitateko titulua dutenen gaitasunak modu eraginkorragoan barnera ditzaten, lanean hasten direnean, egungo gizartearen beharrei hobe egokitzeko prest egon daitezen.

Proiektuaren helburua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean berrikuntza sustatzea da eta, horretarako, hainbat heziketa-eredu berriak sustatuko ditu, ekintzailetza arloan gaitasunak garatzea eta barneratzen lagunduko du eta ikasketa-programak gure gizartearen behar aldakorrei egokitzen, tituludunak haien lan munduan barneratzeko ikasleen prestakuntza hobetzeko eta Unibertsitatea heziketako europar esparru berrira egokitzen laguntzeko.

Proiektu honetan berrikuntza eta heziketa arloko 33 adituk hartu dute parte eta, gainera, Iparramerikako sei unibertsitateren esperientziak (Benchmarking) hartu dira kontuan (Babson College, Berkeley, Harvard, MIT, Standford eta Wharton – Erresuma Batua-) eta Danimarkako hezkuntza sisteman erabilitako eredua xehetasun handiarekin aztertu da.

Lan horren guztiaren ondorioz, helburutzat berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzea duen Egitasmo bat zehaztu da. Horretarako, lehentasuneko hamar ekintza proposatu dira, epe laburrean eta ertainean burutzekoak.

Modu jarraitu batean, berrikuntzak eta ekintzailetzak egungo eta etorkizuneko gizartean duen garrantzia ohartzeko ekintzak burutzea, irakasleei zein ikasleei zuzendutakoak.
Euskal Herriko Unibertsitatean, modu eraginkorrean, ikasleek berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin lotuta dauden gaitasun eta jarrerak barneratzera zuzendutako hezkuntza metodologien erabilera orokortzea.
Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle guztiei eskaintzea berrikuntzarekin eta ekintzailetzarekin zerikusia duen ikastaro edo ikasgai bat ikasteko aukera.
Esperientzia pilotuak egitea, beste Unibertsitate batzuetan identifikatutako esperientzian oinarriturik, berrikuntza eta ekintzailetza ikasleetan sustatzeko.
Euskal Herriko Unibertsitatean diziplina aniztasuna sustatzea, eta haien artean zubiak sortu, bai barrutik bai beste Unibertsitateekin lortutako akordioen bitartez.
Giza zientzien fakultateko ikasleen ideietan oinarrituta sortu diren enpresen sorreran espezializatutako unibertsitate-mintegia diseinatu eta martxan jartzea.
Berrikuntzaren eta ekintzailetzaren inguruko plataforma birtuala sortzea unibertsitate komunitatean kultura eta jarduera ekintzailea sustatzeko.
Berrikuntzarekin eta ekintzailetza sustatzean gogor lan egiten duten hiru unibertsitaterekin elkarlanerako akordio globalak modu iraunkorrean ezartzea. Egitasmoak Copenhagueko Unibertsitatea (Danimarka), Cambridgeko Unibertsitatea (Erresuma Batua) eta Aaltoko Unibertsitatea (Finlandia) proposatzen ditu horretarako.
Beste agente sozialekin partekatuko diren proiektuetan gauzatzeko ekimen ekintzaileak sortzea, inguruan dauden arazoei eta egoerei irtenbide berritzaileak eskaintzen laguntzekoak, eta gizartean onura iraunkorra sortzea.
Berrikuntza kurrikularreko proiektuak sustatzea titulu baten esparruan, haren estrategia berriro formulatzeko eta titulazio bera goitik behera eraldatzeko.
Proiektuak proposaturiko ekintza-multzo bat du eta haiekin lortu nahi diren helburuak ditu zehaztuta; haiek martxan jartzeko ekintzak eta haiek lortzeko beharrezkoak izango diren elkarlanak eta aliantzak ere. Era berean, eta proposamen horietako bakoitzarentzat, praktika egokien hainbat adibide eskaintzen dira, Benchmarking lanean identifikatu direnak eta UPV/EHUan aplika daitezkeenak.

Gizarte Kontseiluak egin zituen aurretik gizartearen eta lan-munduaren eskaerak ikertzeko hainbat azterketa, Unibertsitateko zenbait titulutik irtengo diren ikasleek (Psikologia, Kimika, Industri Ingeniaritza eta Filologia) beharko dituzten gaitasunak ezagutzeko eta haietatik titulazio horien edukiak egokitzeko gomendioak ateratzeko.

Gerentearen izendapena

Gizarte Kontseiluaren Osoko bilkurak Iñaki Goirizelaia Errektorearekin adostu du Xavier Aizpurua Telleria Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitate-ko Gerente izendatzea. Xavier Aizpurua 2004 urteaz geroztik ziharduen lan horretan. UPV/EHU-aren Gerentzian sartu aurretik, Hizkuntza Politikako Kontseilariordea eta Kzguneko zuzendaria izan zen.

UPV/EHU-aren txosten ekonomikoa

Bestetik, Kontseiluak UPV/EHUaren 2007 urteari dagozkion aurrekontuen kontabilitate-egoerak onartu ditu; tasen sarreraren kontabilitate-irizpideak aldatu direla eta, 5,2 milioi euroko defizita dute. Dena den, azterketa falta dela eta, badaude soberakin espezifikoak, eta haien zati bat soberakin orokortzat har daiteke. Kontseiluaren Osoko Bilkurak hainbat gomendio ematen ditu eta Unibertsitateari urtea bukatu eta hurrengo sei hilabeteetan balantzea aurkez dezala eskatzen dio, ekonomia-ondare emaitzen kontuaz eta memoriaz gain.

Kontseiluen gomendio nagusiak honakoak dira:

Hasierako aurrekontuan sartzea, haiei dagozkien sarreren eta gastuen ataletan, “Kontratuak-Programa”-ren zenbatekoak eta “hartutako finantzazioko Bestelako Sarrerak/Gastuak” atalean, aurreko urteetakoekin alderatu ahal izateko.
Sarrerak programa bakoitzeko aurrekontuen kontrola aurkeztea, behin betiko ordainketan horiek nola banatu diren ezagutu ahal izateko.
Unibertsitateari gomendatzen zaio Geldikin guztien azterketa zehatza haietako bakoitzaren helmuga zehaztu ahal izateko.
Eragiketak kontabilitatearen printzipioen eta arauen arabera erregistratzea eta baita diru-laguntzen justifikazioak ere, kontzesioaren oinarrietan zehaztutakoaren arabera.
Kontabilitate-arau eta -printzipio publikoak aplikatzea, dagokion unean diru-sarrerak eta gastuak islatzeko, eta ondorioz, aurrekontuaren ordainketa urteko sarreren eta gastuen isla zehatza izan dadin.
Tasetan aplikatu den irizpidea beste orrietan ere aplikatzea dagoen egiaztatzea.
Bere kontabilitate-sistema herri sektorearentzat zehaztutakoari egokitzea.
Masterrak

UPV/EHU-ren Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak 2009-2010 ikasturterako beste 29 unibertsitateko master ofizial eskaintzeko aukera Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerkuntza Sailari proposatzea onartu du.

Horiek barneratzen baditu, UPV/EHU-ak eskaintzen dituen eta Bolognara egokitutako unibertsitateko masterrak 78 izango dira datorren urtean. Horiek guztiek lan-munduan barneratzeko ikasleen espezializazioa errazten dituzte; gainera, horietatik 63 ikerkuntzan trebatzen dute eta doktoretzarako prestatzen dute (EEES-an hirugarren zikloa). Doktore-tesia aurkezten denean osatuko da. Aipatu beharra dago doktoretza programa berri horien %51 Kalitatearen Aipamena dute, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioak ematen duen aipamena, estatu mailan heziketa programa onenak goraipatzeko sortu zena.

Hizkuntzei dagokienez, unibertsitateko master horietatik 49 gazteleraz bakarrik eskainiko da; 3 euskaraz; eta 3 ingelesez. Baina, beste 23etan, hainbat hizkuntza erabiliko dira. Hala, 11 master euskaraz eta gazteleraz izango dira; 6 gazteleraz eta ingelesez; eta beste 7 hiru hizkuntzatan, gaztelera, euskara, ingelesa eta frantsesa tartean.

Errekurtsoak

Gainera, Kontseiluaren aurrean 2007ko urtarrilaren 26ko ordainsari osagarrien esleipenaren aurka unibertsitateko hainbat irakaslek aurkeztu zituzten 182 errekurtso ebatzi ditu. Aurreko Osoko Bilkuran, abenduaren 11an ospatu zena, aurkeztu ziren 692 errekurtsoetatik 509 ebatzi ziren, beraz, adostasun honekin aipaturiko errekurtsoen tramitazioa amaitutzat ematen da.

Aipaturiko errekurtsoak UNIQUALek 209/2006 Dekretuaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarena, haren 1go Deialdia arautzen zuena, egindako ordainsari osagarrien esleipenaren aurka aurkeztu ziren. Zentzu horretan, Kontseiluak UNIQUALeko zuzendariari Kontseiluaren Osoko Bilkuran aurkeztea eskatu dio, oraindik eskaerari erantzun ez badio ere, 2007ko Osagarrien deialdiari dagokion ebaluazio-prozesuari buruz hari informatzeko.

Berezko tituluak

Gainera, Kontseiluak ikasketa osagarrien berezko bost tituluren matrikula-prezioak onartu ditu: “Fatxada arinak. Eraikuntza, Lanean jartzea eta Segurtasuna” (1.000,00€-170,94€, 5,85 kreditu-); “Fatxada Arinen Diseinua eta Kalkulua” (1.000,00€-188,68€, 5,30 kreditu-); “Aireztatutako Fatxada eta Errezel-Horma. Kontzeptuak eta Lege Esparrua” (1.000,00 € -173,91 €, 5,75 Kreditu-); “Fatxada Arinak, Energia-efizientzia eta Berrikuntza” (1.000,00 € -194,17 €, 5,15 Kreditu-) eta “Ingurumen Zuzenbidea (2. edizioa)” (400,00 € -80,00 €, 5,00 Kreditu-).

Azkenik, Osoko Bilkurak UPV/EHUren Gizarte Kontseiluaren 2009rako Aurrekontua onartu du, guztira 1,32 milioi eurokoa.