jump to navigation

Topalekua 50 zk. 2009 Otsaila 18.02.09

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
add a comment

50e

Euskal Administrazio Publikoen prestak untzako, ikerketako eta zerbitzuetako beharren azterketa 12.02.09

Posted by consejosocialupvehu in informes.
add a comment

ADMINISTRAZIO PUBLIKOEK EHU-RI LOTURIK DITUZTEN PRESTAKUNTZAKO, IKERKETAKO ETA ZERBITZUETAKO BEHARREN AZTERKETA

Gizarte Kontseiluaren 2008ko Ekintza Planean “Euskal Administrazio Publikoen EHUri loturiko prestakuntzako, ikerketako eta zerbitzuetako beharrei buruzko azterketa” egitea barne hartu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko instituzio guztien oraingo eta etorkizuneko eskakizunak analizatzeko aipatu esparruetan. Horretarako, bestelako analisi-material batzuk izateaz gainera, azterketan Administrazioko 62 arduradun (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta bestelako organismoak) eta Unibertsitateko 45 sail-zuzendari edo ikerketa-taldeetako zuzendari inkestatu ziren.
Azterketak agerian utzi zuen elkarren ezagutza hobetzea komeni dela, lankidetzaren etorkizunari orientazio estrategikoarekin aurre egin behar zaiola, goi-mailako elkarrizketakideak sortu behar direla, baterako ikerketa-proiektuak sustatu behar direla eta filtro burokratikoak murriztu behar direla.
Halaber, azterketak zenbait lankidetza-esparru identifikatu ditu prestakuntza- eta ikerketa-jardueretan, orobat Administrazioei puntako ikerketa-lan eta azterketak eskuratzea erraztuko lieketen zenbait zerbitzu, EHUri kontraste handiagoa eta unibertsitatean garatutako ezagutzen aplikazio praktikoa bermatuko lieketenak.

Txostena

UPV-EHU-AN EKINTZAILETZA ETA BERRIKUNTZA GAITASUNA GARATZEKO PROIEKTUA 11.02.09

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
add a comment

UPV/EHU-ko ikasleen berrikuntza eta ekintzailetza gaitasunak garatu nahi dituela eta, epe laburrean eta ertainean, unibertsitateko tituludunek gaitasun horiek barneratzea errazteko 10 ekintza hartzen dituen proiektua onartu du Gizarte Kontseiluak.

Proiektuaren helburua UPV/EHU-an berrikuntza sustatzea da, eta hainbat heziketa-eredu berriak sustatuko ditu, ekintzailetza arloan gaitasunak garatzea eta barneratzen lagunduko du eta ikasketa-programak gure gizartearen behar aldakorrei egokitzen, tituludunak haien lan munduan barneratzeko ikasleen prestakuntza hobetzeko eta Unibertsitatea heziketako europar esparru berrira egokitzen laguntzeko.  Berrikuntza eta ekintzailetza arloetako 33 adituk hartu dute parte hartan eta kontuan hartu dira Ipar-Amerikako sei unibertsitateko eta Europako beste zortziren esperientziak (Benchmarking). Danimarkako hezkuntza sistemak erabiltzen duen eredua ere sakonean aztertu da.

 Proiektu hau gizartearen beharrei unibertsitatetik ateratzen diren ikasleen zein gaitasun egokitu behar diren aztertzeko Gizarte Kontseiluak egindako esfortzuaren pauso bat da, 2007aren abenduan, Psikologia, Kimika, Industri Ingeniaritza eta Filologia tituludunen gaitasunen inguruko azterketarekin abian jarri zena. 

 [ESTUDIO COMPLETO]  [Benchmarking Universidades]