20 adierazlez osatutako bateria batek hobekuntzak identifikatzea, helburuak lortzen diren egiaztatzea eta emaitzak zein haien eboluzioa beste Unibertsitateenekin alderatzea ahalbidetuko du 12.03.09
Posted by consejosocialupvehu in Prentsa Oharrak.add a comment
GIZARTE KONTSEILUAK KONTUAK EMATEKO ADIERAZLEEN SISTEMA BAT DEFINITU DU UPV/EHU-REN GIZARTE HELBURUAK NORAINO LORTU DIREN NEURTZEKO
Gaur, Bilbon, ospatu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHU-ren gizarte helburuak kontuak organo horri emateko betebeharren esparruan noraino betetzen diren neurtzeko baliagarria izango den adierazleen sistema definitu du.
Onartu den sistemak unibertsitateko zerbitzuen jarduera ebaluatzea eta antzeko ezaugarriak dituzten unibertsitateenekin alderatzea ahalbidetuko duen adierazleen bateria identifikatu du. Helburua gizarteari UPV/EHU-ren helburuak noraino betetzen diren eta hark egindako ekarpena zein den jakinaraztea da.
Egun, informazio ugari dago, baina datuak ez dira hiritarren interesen edo kezken ikuspuntutik erabiltzen edo aurkezten. Adierazleen sistema honen helburua “lehentasuneko arreta” behar duten arloak identifikatzeko esfortzua nagusi bilakatzea da, Gizarteari kontuak emateko ikuspegitik eta adituak ez direnek ere uler dezaten modu sinplean eta alderatuz emaitzak aurkeztea.
134.a – Osoko Bilkura 11.03.09
Posted by consejosocialupvehu in plenos-2009.add a comment
2009ko martxiaren12an egindako 134. Osoko Bilkuraren Gai Zerrenda:
- Unibertsitate Masterraren ezarpenari buruzko espedientea (ofiziala): derrigorrezko bigarren hezkuntza eta batxilergoko irakaslea, lanbide heziketa eta hizkuntzetako irakaskuntzak, 2009-2010. Ikasturtea. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Gizarte Kontseiluaren 2008ko Aurrekontuen Kitapenaren egoera. Auditoriaren Txostena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarriak esleipena. Esleipen berriak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle eta Ikertzaileen gehigarrizko ordainsari-osagarriak esleipena. Errekurtsoak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
- Plan Estrategikoa. 2009. urterako aurreikusitako taktikak. Lehentasunen ezarpena. Plan Operatiboaren Batzordeak osoko bilkurari aurkezten dion erabaki proposamena.
- Unibertsitate zerbitzuei buruzko adierazleen sistema baten garapena. Aurkezpena.
20 adierazleko sorta batek hobekuntzak egiaztatu, helburuak lortzen diren baieztatu eta emaitzak eta horien eboluzioa beste Unibertsitateenetakoekin alderatzeko modua emango du 11.03.09
Posted by consejosocialupvehu in indicadoresOLD.add a comment
GIZARTE KONTSEILUAK KONTU ARRAZOIAK EMATEKO ADIERAZLE SISTEMA BAT DEFINITU DU UPV/EHUren GIZARTE HELBURUEN LORPEN MAILA NEURTZEKO
Gaurkoan Bilbon burututako Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak UPV/EHUren gizarte-helburuak zein neurritan betetzen diren neurtzeko aukera emango duen adierazle-sistema bat definitu du, organo horri kontu-arrazoiak emateko betebeharraren testuinguruan.
Onetsitako sistemak 20 adierazleko sorta bat identifikatu du, unibertsitate-zerbitzuen jarduera ebaluatu eta antzeko ezaugarriak dituzten beste unibertsitateekin alderatzeko modua emango dutenak.
Helburua gizarteari UPV/EHUren emaitzak, ekarritako balioa eta helburuen betetze-mailari buruzko informazioa ematea da. Gaur egun informazio asko dago, baina datuak ez dira tratatuta ageri, ezta herritarren gehiengoaren interes edo kezkei erantzuteko ikuspegitik aurkeztuta ere.
Adierazle-sistema honen xedea “lehentasunezko arreta” eskatzen duten alorrak identifikatzea da, gizarteari kontu-arrazoiak ematearen ikuspegitik, amaierako informazioa adituak ez diren pertsonei igortzea ahalbidetuko duten sinpletasun eta alderagarritasun-irizpideetatik abiatuta.
Adierazle-sistema hori definitzeko Estatu Batuetako, Kanadako, Erresuma Batuko, Greziako eta Espainiako unibertsitate eta erakundeek jarraitzen dituzten ereduen analisia egi da, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean dagoeneko badiren adierazle-sistemak sakon aztertu dira. Emaitza funtsezko eta ezinbestekotzat jotako 20 adierazleko sorta baten hautapena izan da (kopurua oso mugatua izatea zen abiapuntuko betekizuna), hiru irizpide nagusiri erreparatzen dietenak:
- Gizartearen eta interes-taldeen galdera edo kezkei erantzuten diete.
- Bere esperientzia dela eta erreferentzia diren alorretako kontu-arrazoiak emateko eskema gehienetan presente diren adierazleak dira.
- UPV/EHUk bere Plan Estrategikoan berariaz formulatutako helburuei erantzuten diete.
Ondoriozko adierazle-sortak UPV/EHUren irudi fidela emango du, zortzi alor-gakoetan kontu-arrazoiak emate aldera: testuingurua, irudi instituzionala, estaldura, prestakuntza, inguruarekiko egokitasuna, ikerkuntza, hizkuntza-normalizazioa eta erantzukizun soziala.


