jump to navigation

223.- Osoko Bilkura 27.04.22

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2022.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. Irakurri eta, egoki iritziz gero, onartu 2022ko martxoaren 23an eta apirilarean 4an egindako berrehun eta hogeita lehen eta berrehun eta hogeita bigarren saioetako aktak.
  2. Euskal Herriko Unibertsitatearen Plan Estrategikoa 2022-2025. Ekonomia eta Finantza eta Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Aurrekontuetan aldaketak . Ekonomia eta Finantza eta Gizartearekiko Harremanetarako Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Unibertsitateak “Ekonomia eta Enpresako Dekanoen Espainiako Batzarra (CONFEDE)”. Elkartean parte hartzea. Ekonomia eta Finantza eta Gizartearekiko Harremanetararko Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. 2016ko ordainsarien deialdiko A2 tartearen esleipena, errekuntsoa aintzat hartu izanagatik. Ekonomia eta Finantza eta Gizartearekiko Harremanetararko Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. Erregu-galderak.

GIZARTE-KONTSEILUAK 460,6 MILIOI EUROKO AURREKONTUA ONARTU DU UPV/EHU-RAKO 2022KO, AURTENGOA BAINO % 5,32 HANDIAGOA 4.04.22

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2022.
add a comment

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak osoko bilkura egin du gaur Bilbon, eta EHUren 2022ko aurrekontua onartu dute. Orotara 460,6 milioi euro izango ditu UPV/EHUk, % 1,46 gehiago.

Gizarte Kontseiluaren osoko bilkurak erabaki du aurrekontua onartzea, aztertu ostean UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak martxoaren 31an onartutako proiektua eta Ekonomia eta Finantza Batzordeak proiektu hari buruz egindako txostena. Txosten horrek berritasun nagusiak aztertzen ditu, eta analisi ekonomiko-finantzario luze-zabala egiten du, kapituluak, programak eta gastu-unitateak kontuan izanda.

Kapituluen araberako azterketan jasota dagoenez, UPV/EHUk honela antolatuko ditu diru-partidak 2022an:
• 354,3 milioi euro langileen gastuetara (I. kapitulua), guztizkoaren % 76,91 eta 2021an baino % 6,8 gehiago;
• 77,6 milioi euro gastu korronteetara (II. kapitulua), guztizkoaren % 16,85 eta iaz baino % 1,75 gehiago;
• 22,4 milioi euro inbertsioetara (VI. kapitulua), aurrekontuaren % 4,87 eta 2021ko aurrekontuan baino % 4,5 gutxiago.
• Finantza-gastuak, transferentziak, diru-laguntzak eta Gizarte Kontseiluaren aurrekontua dira gainerakoak (haietarako zuzkidura 450.000 eurokoa da).


222.- Osoko Bilkura 4.04.22

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2022.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. 2022ko Euskal Herriko Unibertsitateko aurrekontua. Irizpena. Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.