jump to navigation

UPV/EHU-REN GIZARTE KONTSEILUAK LII-ENTZAKO ORDAINSARI OSAGARRIEN V DEIALDIRAKO PROBAREN ONESPENA 3.06.15

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.
add a comment
  • Osagarriak UPV/EHU-ren langile irakasle eta ikertzaileak eskatu ahalko dituzte, funtzionarioak eta lanerako kontratatuak
  • 2008 eta 2009 sustapenei dagozkien Graduondoko Hezkuntzari buruzko Ikerlana ere aztertu du Osoko Bilkurak
  • Graduondoko ikasketak UPV/EHU-an ikasi ondorengo hiru urteotan % 72,8 (2008) eta % 77,2 (2009) lana zuen

Bilkurak Gizarte Kontseiluak UPV/EHUn langile irakasle eta ikertzaileek (LII) eskatu ahalko dute ordainsari osagarria, Eusko Jaurlaritzaren 209/2006 Dekretuak dioena beteaz, irakaskuntzan eta ikerkuntzan euren merituak onesteko ordainsari osagarriak esleitzeari buruzkoa.
Deialdi honen bitartez, Kontseiluak Unibasq Agentziari, merituak ebaluatuko dituena, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari eta EAEAN-ren lan-arloko salari jakinaraziko die iragan martxoaren 23an goi epai-mahaiko sala horren ebazpena gauzatuko dela. Euskal Autonomi Erkidegoko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren eskatu ahalko dute euren merituen ebaluazioa hura eska dezaketen irakasleek.
Deialdiak, zeinak irakasleek ordainsari osagarrietan sartzeko edo aurreko deialdietan eman dizkietenak finkatzeko epeak, modua eta bete behar dituzten baldintzak zehazten dituen, hiru mailatan sailkatzen ditu ordainsari osagarriak: A maila, bikaintasuna saritzekoa; B maila, kalitatea eta etengabeko hobekuntza saritzen duena, eta C maila, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateari eskainitako lana saritzen duena.

Agustín Eizagirre, Kontseiluaren Presidente berria
Kontseiluaren Osoko Bilkura elkartu da Bilbon Agustin Eizagirre presidente duela. Apirilaren 23n izendatu zuen Agustin Eizagirre Gizarte Kontseiluaren Presidente Lehendakariak, Hezkuntza Sailburuaren gomendioz. Eizagirre, Asier Aloriak betetzen duen tokia hartu duena, Enpresa Zientzietan lizentziatua da eta erantzukizun handiko karguak bete ditu hainbat enpresatan, eta ia bederatzi urte eman ditu Gipuzkoako Industria eta Nabigazioko Merkataritza Ganberan lanean, eta haren zuzendari nagusia izan zen bost urtez. Egun, kontseilaria da hainbat konpainiatan eta estrategia hedapenerako zein eragiketen kudeaketarako zein zuzendaritza nagusiko proiektuen burua dago.

2008 eta 2009 urteko graduondokoak lan-munduan sartzeari buruzko azterlana

Bestetik, Urtean behin Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak LANBIDEREn laguntzarekin egiten duen Graduondoko Ikasketen inguruko Azterlanean 2008 eta 2009 promozioak aztertu ditu Kontseiluaren Osoko Bilkurak. Txosten horretan ikusten denez, graduondoko ikasketak bukatu eta hiru edo lau urtera EHUren ikasleen % 77,2 (2009ko sustapena) eta % 72,8 (2008ko sustapena) lanean ari zen eta ia % 92k zuen lanpostu egokia, hau da, tituluari dagokiona.

Graduondoko Hezkuntzako ikasleak Lan-munduan sartzearen inguruko Azterlan horretan ikasketa horietako ikasleen langabezia-tasa 2008an % 25 eta 2009an % 21,4 zela ere azaleratu zen.  Ezagutza-eremuen arabera, enplegu maila handiena ikasketa teknikoak burutu zituztenen artean nabaritu zen (% 82,8 -2009ko promozioa- eta % 83,3 -2008ko promozioa-) eta okerrena 2008an Arteak eta Humanitateak ikasi zutenentzat zen (% 61,5) eta osasun arloan 2009an (% 75,0). Graduondokoa egin aurreko lanaren maila eta egin ondorengoa alderatzen baditugu, 2008ko promozioan maila 30,4 puntu areagotu zituztela ikusten da. 2009an, aldiz, 31,8.

Egungo lan-egoera eta aurrekoa. Ezagutza-arloaren arabera.
Banaketa ehunekotan

tabla

Azterlanean hezkuntzaren eta enpleguaren arteko erlazioaren analisia egiten da, eta baita lanpostuen kalitatearen eta egonkortasunarena eta profesionalen ordainsariena ere, besteak beste. Gizarte Kontseiluaren webgunean, http://www.gizartekontseilua.eus, ikus daiteke txosten osoa.
2007an UPV/EHUk Lanbiderekin batera abian jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitatearen Graduondoko Hezkuntzaren inguruko Azterlanak sei promozioren lan-egoera aztertu du ikasketak bukatu eta hiru urtera (2004-2009). Proiektuaren xedea graduondoko ikasketak burutu aurretik ikasleen lan egoera ikasketak bukatu eta hiru urtera zutenarekin alderatzea zen, eta baita lortutako ikasketa-maila eta betetako lanpostu mota ere. Horrez gain, inkestaren unean zuen enpleguaren ezaugarriak ikertzea eta ikasleek graduondoko ikasketei buruz zuten iritzia ezagutu nahi ziren. Baita graduondoko hezkuntzaren ondoren lanean hasii ziren ikasleen asebetetze maila eta haien helburuak bete ziren ala ez jakin nahi zen.
2013ko azaroaren eta abenduaren bitartean egin zuren 2008 eta 2009 promozioen azterlanari dagozkion inkestak. Telefonoz egin zitzaien elkarrizketa urte horietan UPV/EHUren graduondoko ikasketak bukatu zuten ikasleen % 63ari.
Bilkurak eztabaidatutako beste hainbat gai
Kontseiluaren Bilkurak ikasketa osagarrien bi ikasturteen matrikulen prezioak finkatu du (“Bitartekaritza lanak jabetza horizontalean. Gatazken prebentzioa, kudeaketa eta konponketa” eta “Aktoreen formazioa: interpretazioa, kreazioa eta performancea”) eta beste baten tasak baliozkotu ditu (“Nazioarteko praktiken programa aurreratua”. Osoko bilkura berean, Kontseiluak UPV/EHUren aurrekontuetan hainbat aldaketa egitea onartu du Kontseiluak.


GIZARTE KONTSEILUAK EHU-KO AURREKONTUA ONARTZEN DU 2015ERAKO, ETA 396,55 MILIOI EUROTAKOA DA, IAZKOA BAINO %0,26 GEHIAGO 22.04.15

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2015.
add a comment

Gaur, UPV/EHUko Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak ez-ohiko bilera izan du Bilbon, eta Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2015. urterako aurrekontua onartu du. Aurrekontuak 396,55 milioi ditu, hots, aurreko ekitaldian baino % 0,26 gehiago (2014koa 395,53 eurokoa izan zen).

tabla1

 

Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak aipatutako zenbaketak onartu ditu, honako hauek aztertu ondoren: batetik, martxoaren 12an UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak onartu zuen Aurrekontu Proiektua eta, bestetik, Gizarte Kontseiluaren Ekonomia eta Finantza Batzordeak Proiektu horri buruz igorri duen txostena. Aipatutako txosten horretan Batzordeak, berritasun nagusiak aztertu ondoren, kapituluen, programen eta gastu-unitateen araberako finantza-azterketa zehatza jaso ditu, bai eta zenbait alderdi hobetzeko gomendio batzuk egin ere.
Kapituluen araberako azterketan jasota dago UPV/EHUk honela antolatuko dituela diru-partidak:

  • Langileen gastuetarako (I. Kapitulua) 302,22 milioi euro: % 76,21 guztira, eta 2014an baino % 4,04 gehiago.
  • Gastu arruntetarako (II. Kapitulua) 71,29 milioi euro: % 17,98 guztira, eta 2014an baino % 7,07 gutxiago.
  • Inbertsioetarako 17,91 milioi euro (VI. Kapitulua): aurrekontuaren % 4,52, 2014an baino % 17,76 gutxiago.
  • Zorra amortizatzeko partida (IX. Kapitulua) 2,46 milioikoa izatetik 2,48 milioikoa izatera aldatu da; beraz, % 0,64 handiagotu da.
  • Gainerakoa, aurrekontu osoaren % 0,67, honako hauetan erabiliko da: finantza-gastuetan, transferentzietan, diru-laguntzetan eta Gizarte Kontseiluan. Gizarte Kontseiluaren zuzkidura 236.877 eurokoa da, (% 0,06), eta 2014an 215.402 eurokoa izan zen, ordea.

tabla2

UPV/EHUko ikastetxeak berrantolatzearen aldeko txostena
Bestetik, Gizarte Kontseiluak aldeko txostena igorri du UPV/EHUko zentroak berrantolatzeko proposamenarentzat. Orain, Autonomia erkidegora bidaliko zaio behin-betiko onar dezan. Berrantolaketa-proiektua, zeina estatutu berriak eta Unibertsitatearen Plan Estrategikoa onetsi ondoren jarri zen abian, azaroaren 27ko Gobernu Kontseiluan onartu zen, unibertsitatearen instantzia guztietan luze eztabaidatu ondoren, eta hiru campusetako 31 fakultate eta eskola 19 zentrotan berrantolatu dira, ondorioz. Horiei Master eta Doktoretza Eskola ere gehitu behar zaie.
Master ofizialak
Gainera, ANECA eta UNIBASQ entitateen dagozkion aldeko txostena lortuz gero, Hezkuntza Sailari beste 4 master ofizial barneratzea, master bat aldatzea (“Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko irakasleen prestakuntza, Lanbide Heziketa eta Hizkuntzak irakastea”) eta beste zazpi kentzea proposatzea onartu du Kontseiluak. Hauek dira gehituko diren master berriak:

  • Arkitektura
  • Industria Antolaketaren Ingeniaritza
  • Ingeniaritza Termikoa
  • Pasaiaren, Ondarearen, Lurraldearen eta Hiriaren kudeaketa

Osoko bilkurak honako hauek ere onartu ditu bilera berean:

  • Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen partaidetzarekin, Gizarte Zientzien eta Komunikazioko fakultateak Informazioko eta Komunikazioko Tituluak dituzten Unibertsitateen Elkartean eskaturik, zeinaren helburuak, besteak beste, fakultate horien garapena sustatzea, euren arteko eta beste herrialdeetakoekin lankidetza suspertzea, eguneratzeko azterketak bultzatzea, irakasleen eta ikertzaileen arteko harremanak sustatzea eta ikasketa-programen kalitatea hobetzea dauden.
  • Ikasketa Osagarrien Ikastaroetako matrikularen prezioak baliozkotzea.
    1. Itsas Espezializazioko Ikastaroa. Babesteko Oinarrizko Trebakuntza.
    2. NX Siemens-ekin eredua egitea, muntatzea eta planoak sortzea».
    3. Eboluzio Organikoari buruzko hitzaldia: Aniztasun biologikoaren jatorrien ereduak egitea».
    4. “Ikastaro teoriko-praktikoa: Plexu lunbo-sakroari egokitutako anestesia lokala eta erregionala” .
    5. Itsas Espezializazioko Ikastaroa. IV Babesari buruzko Oinarrizko Trebakuntza.
    6. Itsas Espezializazioko Ikastaroa. V Babesari buruzko Oinarrizko Trebakuntza.
    7. Donostiako Giza Eskubideei buruzko ikastaroa
    8. Seinale bioelektrikoen tratamendua
  • “Gutxieneko eskubideen, laguntzaren eta babesaren arauen 2012/29/UE Zuzentarauaren biktimen” eta “Emulsion polymerization processes course” ikasketa osagarrien ikastaroen tasa akademikoak finkatzea.
    Azkenik, Bilkurak aurrekontuaren hainbat aldaketa onartu ditu,2014ko Kontseiluaren Aurrekontuaren likidazio-egoerak aztertu ditu, irakasleen eta ikertzaileen ordainsari osagarriekin loturiko ebazpenak exekutatzeko hainbat akordio adostu ditu eta “Espainiako Unibertsitateak Nazioartera eramateko Estrategia” aztertu du, Hezkuntzako Ministerioarena, eta baita “Unibertsitatetik irteten direnen Lan-munduan txertatzea. Gizarte Segurantzan afiliatzearen ikuspegia” ere, Hezkuntzako Ministerioaren eta Gizarte Kontseiluaren Konferentziaren artean sinatutako hitzarmenaren ondoriozko lana.

185.- Osoko Bilkura 22.04.15

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2015.
add a comment

Gai zerrenda hauxe izango da:

  1. 2014ko abenduaren 17an burututako ehun eta laurogeita hirugarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
  2. Ikasketa Osagarriak. Batzorde Akademiko eta Euskarakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
  3. UPV/EHUko Ikasketak Berrantolakuntza. Batzorde Akademiko eta Euskarakoak eta Ekonomi eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
  4. Master Ofizialak 2015-16. Batzorde Akademiko eta Euskararakoak eta Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dioten akordio proposamena.
  5. Aurrekontu-aldaketak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. Gizarte Kontseiluaren aurrekontu-likidazio egoerak 2014ko abenduaren 31an. Auditoria-txostena.Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  7. Irakasleen eta ikertzaileen ordainsari-osagarrien esleipena. Sententzien egikaritzea.Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
    Informe Letrado
  8. Unibertsitateak beste erakunde batzuetan duen parte hartzea: Informazio eta Komunikazio Titulazioal dituzten Unibertsitateen Espainiako Elkartea (ATIC).Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  9. Bestelako gaiak.
  10. Erregu-galderak.
  11. Deialdia merituen ebaluazioa eta irakaskuntza eta ikerkuntzako pertsonalaren ordainsari osagarrien esleipena eskatzeko.