jump to navigation

UPV/EHU-KO GIZARTE KONTSEILUAK 2010-2013KO MEMORIA-TXOSTENA AURKEZTU DU 17.06.14

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2014.
add a comment

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluak, euskal herritarren parte-hartzea UPV/EHUn bermatzen duen unibertsitate-organoak, 2010-2013 bitarteko laurteko Memoria Txostena aurkeztu du. Aldi horretan egin dira osoko bilkuraren 36 bilera eta unibertsitate-enpleguari buruzko, gizarteari kontuan emateko eta Unibertsitatearen ikusgaitasunari buruzko 9 txosten; horrez gain, 150 erabaki ekonomiko eta akademiko hartu dira.
Memoria Txostena euskaraz eta gaztelaniaz idatzita dago. 1.000 aleko tirada egin da, eta Kontseiluaren webgunetik ere eskura daiteke (www.gizartekontseilua.com). Memorian honako datu hauek jaso dira, besteak beste: Kontseiluaren osaera eta eskumenak, osoko bilkuraren bilera bakoitzean hartutako erabakiak, argitalpen zehatzak eta aldizkakoak eta Kontseiluak egin dituen lan eta azterlan guztiei buruzko aipamenak.
Memoria aurkezteko hitzetan, Asier Aloriak, Gizarte Kontseiluko presidenteak, azpimarratu du lau urte horietan Kontseiluak, Unibertsitatearekin batera, landu dituela azterlanetan antzeman diren hobekuntza-arlo guztiak; eta aldi berean, aurrera egin duela Kontseiluaren helburu estrategikoetan, hiru ekintza-ardatzetan antolatuta: UPV/EHUren irudia hobetzea, unibertsitate-mailako hezkuntza publikoan gizartearen presentzia areagotzea eta Kontseilua gizartearen eta unibertsitatearen arteko lotura gisa finkatzea. Horri guztiari Unibertsitatea gainbegiratzeko eta gobernatzeko ohiko jarduera, beraren eskumenen esparruan egina, gehitu behar zaio.
Aloriak esan du Kontseiluak ekarpen garrantzitsuak egin dituela, eta «ekarpenok onuragarriak izan direla ordezkatzen dugun gizartearentzat eta defendatzen dugun unibertsitatearentzat. Gainera, harreman handia dute herritarren zenbait kezkarekin. Izan ere, erantzuteko dugun gaitasuna neurrigabe gainditzen duten arren, guztion ekarpen, ideia eta proposamenen beharra dute kezkok; baina, bereziki, UPV/EHUko moduko erakunde garrantzitsuen bidez gizartea ordezkatu behar dugunon ekarpen, ideia eta proposamenen beharra».


Topalekua 85 zk. 2014 Martxoa. 11.04.14

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
add a comment

topalekue


GIZARTE KONTSEILUAREN OSOKO BILKURAK 7 IKASKETA OSAGARRIREN MATRIKULEN PREZIOAK ETA IKASLEAK UPV/EHU-N JARRAITZEKO ARAUAK ONETSI DITU 28.03.14

Posted by consejosocialupv in notasprensa-2014.
add a comment

Gaur, Bilbon ospatu den Gizarte Kontseiluaren Osoko Bilkurak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean ikasten jarraitzeko arauen aldaketan eta 2014/2015 ikasturtean irakatsiko diren zazpi ikasketa osagarriren matrikularen tasak onetsi dira.
Jarraitzeko arau berriek, Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak proposaturikoak,aurreko araudiaren bi atal argitzen ditu eta barneratu berri den ikasleak matrikula partziala eskatu ahal izateko eta ebaluazio-deialdiei uko ekiteko prozedurak tipifikatzen ditu. Hortaz:

  • Ikasleek sei deialdi dituzte ikas arlo bakoitza gainditzeko
  • Ikasleak deialdiren bati uko egin ahalko dio eta ez zaio deialdi hori zenbatuko
  • Ikas arlo bakoitzaren ikasketa gidak adieraziko du ikasleek deialdiari uko egiteko modua zein den
  • Bosgarren eta seigarren deialdiak edo apartekoak irakasleek osatutako epaimahai batek epaituko ditu, ahal den neurrian, aurreko deialdietan ikaslea ebaluatu ez dutenak.
  • Sartu berri diren ikasleek arlo guztietan matrikulatu beharra dutenean zenbait egoera zehatzetan (ezgaitasuna, adin txikikoa edo menpekoak dituztenak, kirolariak, langileak, etab.) eta ezarritako epeetan “lanaldi partziala” eskatu ahalko dute”
  • Arau berriak 2014/2015 ikasturteko graduko ikasketetan aplikatzen hasiko dira.

Ikasketa Osagarrien atalean, Gizarte Kontseiluak ondorengo ikasketa osagarrien matrikula-prezioak onetsi ditu:

  • “Gorputz Terapiak eta Artistikoak” (2. edizioa). 800,00 € (80,00 €/kreditua, 10 kreditu).
  • “Ikasketa digitalentzat agertoki berriak: PLE’x, MOOC’s eta eduki digitalen sorrera”. 100,50 € (33,50 €/kreditua, 3 kreditu).
  • “Iraunkortasuna, ikuspegi orokorra”. 700,00 € (129,63 €/kreditua, 5,4 kreditu)
  • “Kapitalen Zuritzearen Prebentzioas”. 260,01 € (123,81 €/kreditua, 2,1 kreditu).
  • “Bioingeniaritza, ibaien eta hezeguneen zaharberritzea eta konponketa”. 180,00 € (60,00 €/kreditua, 3 kreditu).
  • “Iraunkortasuna eta Bizi-kalitatea”. 170,00 € (35,00 €/kreditua, 4 kreditu).
  • “Kudeaketa iraunkorreko ereduen aplikazio esperientziak”. 175,00 € (35,00 €/kreditua, 5 kreditu).

 

BIOCRUCES Osasun Ikerkuntzako Erakundean parte hartzea
Bilkurak onetsitako beste gai batean, Kontseiluak UPV/EHU “Biocruces Osasun Ikerkuntzako Erakundea” elkartean parte hartzea onetsi du, Erakundeari izaera juridikoa emango diona. Helburua –unibertsitateak parte hartzea ahalbidetzen duen elkarlanerako hitzarmenaren arabera- “osasun zientzien garapena sustatzea da ikerkuntza unitateen erabilera eta garapen komunaren bitartez, edo Ikerkuntza Erakundeek ziurtapena lortuz gero, bi erakundeen giza baliabideak zein materialak hobeto erabiltzeko”. Unibertsitatea Biocrucesen bazkide estrategikoa izango da, Osakidetzarena bezala, eta ondorioz, Ikerkuntza Errektoreordetzaren mende dauden ikerketa taldeen eta zerbitzuen bitartez hartuko du parte.
Azkenik, Bilkurak 2013ko Gizarte Kontseiluaren Aurrekontua kitatzea eta UPV/EHUren aurrekontuetan egindako hainbat aldaketa onetsi ditu.