jump to navigation

Topalekua 69 zk. 2011 urria. 17.10.11

Posted by consejosocialupvehu in Uncategorized.
add a comment


GIZARTE KONTSEILUAK EHU BAZKIDE GISA ONARTU DU CICtourGUNEN 5.10.11

Posted by consejosocialupvehu in notasprensa-2011.
add a comment

Gaur, Bilbon ospatu den EHUko Gizarte Kontseiluko Osoko Bilkurak onartu du Euskal Herriko Unibertsitateak Turismoko Kooperazio-ikerketarako Zentroan (CICtouGUNE) parte hartzea. Zientzia eta teknologia arloko azpiegitura horrek ezagutza bikaintasuna sortzea du xede, eta turismoaren industria ezagutzaren sektore bihurtzea, teknologiaren transferentzia sustatzea eta ikerketaren emaitzak merkatuan erabiltzeko eta sektoreari lehiakortasun are handiagoa ematea ditu helburu.

Euskal Herriko Unibertsitatea zentro horren bazkide izateak harreman egonkorreko programetan parte hartzea eragingo du eta, ondorioz, turismo arloan ikerketa estrategikoko parte hartzea sustatuko du, ikerketa-gaitasuna areagotuko du eta ezagutzak sektorera transferituko ditu, CICtourGUNEra, bereziki.

Ikerketa zentro horrek egun 20 pertsona ditu lanean, eta hainbat enpresatan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Saretik datozen ikerlarien gaitasun zientifikoak eta teknologikoak eta bere jarduera-lerroetan kolaboratzen duten Herri Administrazioaren laguntza ditu.   

Kontseiluaren Osoko Bilkurak “Giza Zientziak (Esperientziaren Gela)” graduaurreko tituluaren tasak onartu ditu 2011-2012 ikasturterako.

Azkenik, Osoko Bilkurak EHUk eskatutako hainbat aldaketa onartu ditu aurrekontuetan eta irakasleei eta ikerlariei esleitutako hainbat ordainsariren aldaketen inguruan ebatzi du.


159.- Osoko Bilkura 5.10.11

Posted by consejosocialupvehu in plenos-2011.
add a comment

Gai zerrenda hau da:

  1. 2011ko uztailaren 13an burututako ehun eta berrogeita hamazortzigarren saioko aktaren irakurketa eta onespena.
  2. Aurregraduko Berezko Titulua Giza-Zientziak. Esperientziaren gelak. Prezioak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  3. Irakasleen eta ikertzaileen ordainsari-osagarrien esleipena. Errekurtsoak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  4. Irakasle eta ikertzaileen ordainsari osagarri gehigarrien esleipena. Berresleipenak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  5. Aurrekontu-aldaketak. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  6. Gizarte Kontseiluaren finantza-informazioaren egoerak, 2011ko ekainaren 30a.
  7. Euskal Meatzaritzaren Museoa Fundazioari “Humphreyren espirala” deritzon ekipamendua ematea, Meatzaritza eta Herri Lanen Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolaren kanpoan dagoena. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  8. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak CICtourGUNE Turismoaren Alorreko Ikerketa Kooperatiboko Zentroan parte hartzea. Ekonomia eta Finantza Batzordeak Osoko Bilkurari aurkezten dion akordio proposamena.
  9. Presidentearen txostena.
  10. Erregu-galderak.